ELAk Segurtasun Saila mendiko erreskatearen atalean lanpostuen balorazioa egitera kondenatzen duen epaia irabazi du

2019/11/29
Epai hau aitzindaria da, eta balorazio berriak egiteko aukera ematen du euskal administrazio publikoaren hainbat arlotan

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak arrazoia eman die ELAko zerbitzu juridikoei Segurtasun Sailari jarritako eskarian, eta Ertzaintzaren mendiko erreskateko sekzioko lanpostuen balorazioa egitera kondenatu du.

ELAk –Ertzaintzak salatu du Segurtasun Sailak behin eta berriz uko egin diola lanpostuen zerrenda egiteari nahiz etaSegurtasun Sailak lanpostuak etengabe aldatu, lanpostu berriak sortu, funtzioak aldatu eta malgutasunaren aldeko apustua egiteari eta prestasuna zabaltzeari.

Sailak ELAren asmoari behin eta berriz uko egin zionez, sindikatuaren zerbitzu juridikoek bide judiziala irekitzeko erabakia hartu zuen Gasteizko-1 zenbakiko Epaitegiaren epaiak arrazoia ematen dio ELAri, eta adierazten du egiaztatuta geratzen dela Erreskate Unitate berria sortu ondoren, 2011n, Segurtasun Sailak ez dituela lanpostu horien balorazioa egin. Eta Administrazioa behartu egiten du bete ez duen prozedura-izapide oro egitera. Izapidetze horrek modu zehatzean baloratu beharko ditu zailtasun teknikoa, dedikazioa, erantzukizuna, arriskugarritasuna edo nekagarritasuna, EGABa kalkulatzeko (berariazko osagarri berezia).

Epai hau aitzindaria da euskal administrazioan, eta aukera ematen du antzeko prozedurak eskatzeko Ertzaintzako hainbat lanpostutan, bai eta Euskal Administrazio publikoko hainbat esparrutan ere.