ELAK Segurtasun Sailak komisario postura igotzeko probak euskeraz egitea eskatu zuten ertzainen hizkuntza-eskubidea urratu duela salatu nahi du

2021/04/16
Apirilaren 14an Ertzaintzako komisario postura igotzeko probak egin ziren. Hautagai batzuek probak euskaraz egitea eskatu zuten. ELAk salatu nahi du probak euskaraz egitea eskatu zuten pertsona horiei ez zaiela bermatu probak gaztelaniaz egin dituzten langileen baldintza berberetan egitea.

Bi proba, kudeaketa-ariketak eta nortasun-testa gaztelania hutsean zeuden, Kudeaketa eta nortasun-testa probak nola egin behar ziren azalpena euskeraz eta gazteleraz zeuden baina proba bera gaztelera hutsean zegoen.

ELA ren ustez Segurtasun Sailaren jokabide honek larriki urratzen du ertzain horiek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko duten hizkuntza-eskubidea, eta, gainera, diskriminazioa dakar probak gaztelaniaz egitea erabaki duen kolektiboarekiko.

ELAk kexa formal bat aurkeztuko du Josu Erkorekak zuzentzen duen Sailean, propagandatik haratago, euskaraz lan egin eta bizi nahi duten ertzainen hizkuntza eskubidea berma dezan behingoz eskatzeko.