ELAk Tolosako inauterietan ordena publikoko istilu batean esku-hartu zuten ertzainek jasandako erasoa salatzen du

2015/02/18
Horietako hiru zaurituak izan dira, bat larri; borroka batean esku-hartzeko deituak izan zirenean istiluetatik kanpo zeuden pertsonengatik erasotuak izan ziren

Ugariak izan dira Tolosako inauterietan zehar Ertzaintzako zein Udaltzaingoko kideek esku-hartu behar izan dituzten borrokak. Kasu honetan beste esku-hartze bat gehiago zen, gaurko goizaldean zehar gertatua. Istilu honetan, berarekin zerikusirik ez zuten pertsonek kalez-jantzitako agenteak ezagutu dituzte, eta iraintzen eta erasotzen hasi dira.

 

Pertsona horien jokaera salatzen dugu: bakean oinarritutako bizikidetza baten alde urrats positiboak eman ordez, kalea eurena denaren eta ordenua zaintzeaz arduratzen diren horiek etsaiak direnaren ideian mantentzen dira.

 

Gizarteari gisa honetako ekintzak arbuiatzera animatzen diogu, eta zaurituak izan direnak azkar sendatzea opa dugu.