ELAko eskaerak antolaketako aldaketak eta zerbitzua emateko baldintzak berezien aurrean

2020/04/07
Segurtasun saileko giza baliabidetako zuzendariaren ebazpena argitaratu ondoren, 2020ko martxoaren 18an, Ertzaintzan ezarri beharreko premiazko neurriei buruzkoa, hori guztia osasun-larrialdia eta alarma egoeraren deklarazioa dela-eta egin dena; ELA-Ertzaintzak idatzi bat bidali dio, zera adieraziz.

1º) Ontzat eman dezagun oso ez-ohiko egoera dela oraingoa, eta une honetan oinarrizko eta funtsezko arloa garen heinean, Segurtasun sailari jakinarazi nahi diogu gure lankidetzarako prestutasuna.

2º) Herritarrentzat oinarri-oinarrizko zerbitzua betetzen dugulako, gure erabateko lehentasuna  ertzain guztien osasuna zaintzea da; gizarte guztiaren izenean jarduten dugulako besteak beste. Beraz, ertzainen osasun hori zaintzeko neurriak hartzea funtsezkoa dugu (NBEk, erabiltzen diren bitarteko guztien garbiketa eta desinfekzio sistema, elkarren arteko tarteak, etbar).

3º) Sailak aldebakarrez hartu dituen erabakiak bere garaian negoziatuak izan behar zutela uste dugu; edo langileen ordezkaritzari entzun egin behar zitzaiela behinik behin. Horrenbestez, neurri horiek ez-ohiko aldi honetako soilik izan daitezen exijitzen dugu; eta lehenbailehen lan-baldintzak lehengora daitezela. Era berean,  indarrean dugun Akordio-Arautzailearen edozein aldaketa legeak aurreikusten duen moduan egitea exijitzen dugu.

Hori adierazi eta gero, zerbitzua emateko egoerari eta lan-baldintza berriei buruz, kontuan hartu   dezazuen ondorengo eskaerak egiten ditugu:

1º) Barne-protokolo bat argitaratzea. Protokolo horrek zerbitzua ematen duten lan-unitate guztietako langileek osasun-babeserako neurriei buruzkoa izan behar du, eta  betetzeko behar-beharrezko konpromisoa eta kontzientziazioa jakinarazi behar zaie guztiei (Briefingnetan hartu beharreko tartea, aldageletan...)

2º) Herritarren zaintza-kontrolei buruzko protokoloak argitaratzea. Kontrol hauetako pertsonalak babes-maskarak eta -eskularruak izatea beharrezkoa da.

3º) Talky eta gainerako lan-osagaien banaketa. Ahal bada beti berbera agente berarentzat izango da, eta lan-txanda bukatu ondoren garbituak izango dira.

4º) Zerbitzua hasterakoan geleak ematea, eta bukaeran itzuli egingo dira.

5º) Zerbitzu bakoitzaren hasieran babes-maskarak eta -eskularruak emango dira. Babes-osagai horiek bunkerrean eskura izango dituzte agenteek; hortaz, Gurenet bidez eskatu beharra kenduko da.

6º) Operazio-Buruaren lanpostuan eskura izatea termometro bat, edo horrelako zerbait.

7º) Lan-arropa nor berarenarekin ez nahasteko guneak ezartzea; eta bertan desinfekzio sistemak ipintzea. (Bereziki eskatutako ozono aparatua 2020/04/03)

8º) Bi lan-txandetan erabilitako espazioak eta autoen garbiketarako pertsonala izatea.

9º) Koronabirusaz infektatua izanez gero, norberarekin bizi diren pertsonei kutsatzeko arriskua saihesteko egokiak diren lekuak ipintzea.

10º) Herritarrekin dugun kontaktu-zuzena dela-eta, babes-neurri ezak, eta lanorduak bukatu ondorengo bakartzeak eragiten duen estresagatik,  mediku-kontrol bereziak ezartzea. (COVID-19 detekzio probak langile guztiei egin ahal izatea positibotasun handiagatik, 2020/04/07an eskaera luzatu diegu. Ikusi gehiago HEMEN)

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA
1º) Alarma-egoera bukatu ondorengo lehenengo astelehenetik aurrera egungo egutegia berrezarriko da; ez bada, gutxienik langileen ordezkarien %51 duen bestelako zerbait adosten negoziazio-mahaian.  Baldin eta neurri hauek bukatzerakoan martxoaren 23ra arte ezarritako oinarrizko egutegiaren ordu-zenbaketak  orain ezarritako premiazko-egutegiarena gainditzen badu, ordukoa zenbatuko da.

2º) Alarma-egoeraren iraupen aldiaz zalantza dagoenez gero, udarako eta gainerako opor-eskarak egiteko baldintza eta epeei eustea, martxoaren 23aren aurreko egutegia oinarrian hartuta.

ORDAINSARIAK

1º) Mantenu-dietaren ordainketa, lan-txanda bakoitzeko hamar ordu baino gehiago egiten dituen pertsonal  guztiarentzat.

2º) Ordutegi-malgua dela-eta produktibitate-osagarriaren ordainketa: 400 euro hileko.

3º) Egutegian planifikatutako gaueko produktibitate osagarria mantentzea; eguneko lan-txandara aldatua izan bada ere, benetan lana egiten bada.

4º) Egun-librea planifikatutako egunean lana egiteagatik, lan egindako ordu bakoitzeko ordaina bikoiztea.

5º)  Lan-istripua gertatzen denean produktibitate-osagarriak mantentzea, koronabirusagatik denean barne.

6º) Ertzaintzan norbere etxetik lantokietara elkarbanatutako ibilgailuetan joan-etorriak egin izan dira, eta legez ezarritako neurriak direla eta norbere autoaren erabilera gehituko denez, indemnizazioak ezarriko dira.

ELA-Ertzaintzak Segurtasun sailari exijitzen dio Ertzaintzako kideei errespetua gordetzea; orain inoiz baino gehiago. Izan ere, Ertzaintza eta ertzain-kideak ezinbestekoak dira ez-ohiko egoera hau gainditzeko; eta errespetuaren zati inportante bat Ertzaintzako lan-baldintzak xedatzerakoan ordezkari-sindikalak kontuan hartzea da. Horrenbestez, premiazko bilera egite espero dugu.

Euskal Herria, 2020ko martxoaren 19a