ELAko ordezkariak urriaren 5ean bildu dira, "Ertzainok ere, kalitatezko zerbitzu publikoak indartzeko grebaren alde" lelopean

2023/10/06
Ekitaldi honen bidez, nahiz eta legediak ertzainei grebarako eskubidea erabiltzeko aukera ematen ez dien, erabateko babesa adierazi nahi diete sektore publikoko grebaren arrazoiei eta aldarrikapenei

ELA- Ertzaintzak salatu nahi du zerbitzu publikoen kalitatea nabarmen okertzen ari dela, eta horrek eragin zuzena duela herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatean.

Horren adibide dira:

Hamarkada bat baino gehiago Ertzaintzaren edo mahai orokorraren akordio arautzailea berritu gabe.
Erosteko ahalmenaren galera metatua % 20koa izan da azken hamarkadan. Horrez gain, erretiro-sariak kendu eta Itzarrin murrizketak egin dira.
Karrera profesional urria eta diskriminatzailea.
Plantilla eskasa, plantillen osasun fisiko eta emozionalari kalte egiten dioten antolaketa-neurri eta -erabakiak (lan-kargak handitzea, ordezkapenik ez egitea, belaunaldi-erreleboaren plangintzarik eza, kontziliazio-neurriei heltzeko zailtasuna, artatu beharreko biztanleriaren aniztasun handiagoa, desberdintasun sozialak sortzen dituzten politikak). Horrek guztiak ondorio larriak ditu zerbitzuaren kalitatean.
ELA- Ertzaintzak adierazi nahi du mobilizazioak eta grebak ezinbestekoak direla ertzainek eta, oro har, langile publikoek pairatzen duten egoera hori konpontzeko. Eta grebarako eskubidea erabiltzeko aukerarik ez duten arren, grebarekiko eta aldarrikapenekiko erabateko babesa adierazi dute, baita horiek lortzeko borrokan jarraitzeko borondatea ere.

ELAren aldarrikapenak greba honetan:

Aurrekontuetan:

Gure herrialdean enplegatu publikoen enplegu- eta soldata-beharrak erabakitzea.
Aurrekontu publikoak bermatzea, galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, lan-baldintzak hobetzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko.

Negoziazio-mahaietan:

Soldatak: % 10eko soldata-igoera. 2021-2023an galdutakoa berreskuratzea eta 2024rako erosteko ahalmena bermatzea.
Lanpostuen balorazio berria Ertzaintzan. Karrera profesionala, gutxienez, Osakidetzarena bezalakoa.
Enplegua: 000 ertzaineko plantilla osatzea. Pribatizaziorik ez!
Lan-kargak murriztea. Ertzainen osasuna bermatzea!
Lan-kargak arintzeko neurri zehatzak adostea.
Prestakuntza egokia eta egokitua.
Arrisku psiko-sozialen eta ergonomikoen ebaluazioak egitea, ertzainen ongizate fisikoa eta emozionala bermatzeko eta neurri zehatzak adosteko.
Ertzainak euskalduntzeko neurriak, prestakuntza eta baliabideak adostea.
Lanaldia murrizteko neurriak ezartzea.
Berdintasunaren bidean. Neurri feministak.