ELAren elkarretaratzea Getxoko Ertzainetxearen aurrean

2020/12/15
ELA-Ertzaintzak Getxoko Ertzainetxearen aurrean salatu du kolektiboaren osasuna ez dagoela jokoan

 

Kasu zehatz honetan guztien aurrean salatu dugu dagoeneko barrutik errepikatu duguna. Getxoko Ertzainetxearen obrak iraun bitartean jarritako moduloak ez dituela 24 orduko zerbitzua emateko gutxieneko baldintzak betetzen. Espazioari dagokionez, osasunerako arriskua dute, ez baitago nahiko distantzia zerbitzua “in situ” eskaintzen duten Ertzainentzat, eta hori areagotu egiten da patruilak instalazioak erabiltzen dutenean, atsedenlekurik gabe daudelako. Herritarrentzako itxaron gelarik ere ez dago, ezta pribatutasun motarik ere. Salaketa gelak txikiak eta aireztatu gabeak dira. Ez daude behar bezala isolatuta eta instalatutako aparatuekin ez da klimatizazio egokia lortzen. Laburbilduz, baldintza hauetan, egoera normal batean, ez da onargarria, baina gaur egungo pandemia egoeran, ELArentzat arduragabekeria da.