Elkarretaratzea Eusko Legebiltzarrean

Ertzaintzan ordezkaritza dugun ELA, ErNE eta SiPE sindikatuok ertzaintzako kolektibo osoari dei egiten diogu datorren martxoaren 1ean, osteguna, Eusko Legebiltzarrean (Gasteiz) 08:30etan murrizketak salatzeko egingo den manifestazioan parte hartzera. "Nahikoa da, ya es suficiente" lelopean, sektore honek pairatzen dituen murrizketak azaleratuko dira.
Mobilizazioan, Lehendakariari eta Segurtasun Sailari exijitiko diegu Ertzaintzako ordezkariekin negoziatu dezaten, denon artean, mahai gainean dauden arazo larriei irtenbidea emateko. Izan ere, urte asko dira arazo larriak bizi direla ertzaintzan: antolakuntza arazoak, murrizketak, segurtasuna... sarri askotan salatu ditugu eta hala egiten jarraituko dugu.