Epaileek berriro ere Barne Sailaren jokaera zartatzen dute. Ertzaintza barnean nahastea areagotuz

2012/11/21
Bi epai berri direla medio, (218 eta 219/2012koak), Ertzaintzako hainbat goi mailako arduradunen izendapenak baliogabetuak izan dira

Zerbitzu Mandatu bidez hogei izendapen gauzatzen zituzten, (Intendente, Nagusi, Lurralde-Buruak tarte), Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu-ordearen ebazpenak baliogabetzat jo dituzte azaro honetan ezagutu berri izan ditugun bi epai direla medio.  

Ez da gauza berria, aurretiaz ere antzerako gertaerak izan bait dira, baina kasu honetan izendapenen mailak arrakasta askoz ere eragin handiagoa darama, berriz ere arazoaren muinean Barne Sailak zerbitzu mandatuen prozedurarako betebeharrei kasu ez egitean datzalarik. 

Zerbitzu mandatuen prozedura salbuespen kasutan bakarrik erabiltzekoak direla azpimarratzen dute aipaturiko epaiak, legeak horrela ezartzen bait du ( Polizi Legearen 72.1 atala), premia eta behar beharrezko diren kasutarako bakarrik erabilgarri, eta honelako edozein deialditan zergatia argi eta garbi jaso behar dela, gendea berri hortaz aurretiaz jakitun jarriz, beraz, Barne Sailak oraingo honetan ere bete gabe utzi dituen gutxiengo baldintzak. 

Iharduera hauekin Barne Sailak egoera nahastu baizik ez du egiten, haseran izendaturiko ertzainen artean berriro ere izugarrizko ondoeza sortuz, beraiek sortu gabeko egoerak era ez egokian ezarri dituelarik.  

Gertaera eta jokaera hauek behin eta berriro salatu izan ditu ELA Ertzaintzak, Barne sailak maiztegi jotzen bait du honelako izendapenak egitera, betebeharrei kasu egin gabe, eta ondorioz oraingo honetan gertatzen den bezalako eraginak sortuz.  

ELA Ertzaintzak Sailburutza honen arduragabekeria salatzen du, ez bait ditu errespetatzen ez legediak ez eta ertzainen eskubideak