ErNE eta ESANEK ez dute beren erantzukizuna beren gain hartzen

ErNE eta ESANEK ez dute beren erantzukizuna beren gain hartzen
Abenduaren 10 eta 11n hedabibe ezberdinek Ertzaintzaren Garapen Profesionalerako Sistemaren informazioa eman zuten. Informazio horren aurrean ELA-Ertzaintzak zenbait gogoeta egin ditu

Gai horri buruz, oraindaino ELAri ez zaio inolako proposamenik eman; ezta ere, ez da tratatu 103 mahaian Garapen-profesional hori betetzeko parametro edo ebaluazio moduak zeintzuk izango diren. Beste era batera esanda: 7/2029 Legeak, Polizia Legearen bostgarren aldaketari dagokionak, 73 bis artikuluan, eta Laugarren Azken Xedapenean  dioena eguneroko jardueran ezartzerako erreglamendua egiteko behar-beharreko tramitea oraindik ez da egin. Horren ordez, ErNE eta ESAN GGBBetako Zuzendaritzarekin <<negoziatzen>> ari dira, 2011n eurak sinatutako Akordioa baliatuz.

 

·         Titularrak dio: <<urtean bederatzi egunetan lan-baja hartzen duen ertzainak 4.000€ galdu ahalko ditu gehigarrietan>>. Hor dioena, badirudi ErNEk eta ESANek sinatutako akordiotik ateratako zehaztapena dela.  

 

·         Hain zuzen ere, sinatutako akordioan jasotzen da, benetan lan egindako orduak zenbatzeko garaian, indarrean  den  Akordio Arautzailean 34. artikuluan jasotako lizentzia- eta baimen-egunak kontuan hartuko direla; gaixotasun-lizentzia (gaixotasun edo lanekoa ez den istripuak eragindako lan-ezintasuna) eta norberaren gauzetako baimen-egunak izan ezik. Hots, lan-bajak ZIGORTZEN ditu, laneko lizentziak izan arren.

 

·         ErNE sindikatuak, beste hamaika aldiz egin duen bezalaxe, oraingoan ere, bere erantzukizunak onartu beharrean, Mahai Orokorrari errua botatzen dio, eta ELA sindikatuari erreferntzia eginten dio: <<Eusko Jaurlaritzak eta klase-sindikatuek baino parte hartzen duten Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean onartutako akordioak inposatzen zaizkie  Ertzaintzako funtzionarioei; eta bertan ertzainen %85 ez gaude ordezkatuak. Are gehiago, Mahai Orokor horretan ordezkaritza dutenen lau sindikatuetik batek baino ez du ordezkaritza Ertzaintzako Negoziazio Mahaian. Mahai Orokorrean ertzainen lan-bizitzari dagozkien erabakiak hartzen dira, eta gure eremuko ordezkaritza urratzen dute>>.

 

·         Mahai Orokorra izan da, ordea, aurrez egindako etengabeko mobilizazioak tarteko, lan-bajaren %100 berreskuratzea adostu den tokia; eta eskubide hori galdu ahal da, Ertzaintza beste inon ez, ErNEk eta ESANek sinatutako akordia dela-eta.. Kontuan izan behar da Garapen Profesionalerako Osakidetzaren akordioa zegokion arloko mahaian onartu zela, eta ez Mahai Orokorrean; halabaina, inolaz ere EZ DU ZIGORTZEN gaixotasuna izateagatik.

 

ErNEk eta ESANek 2011n sinatutako akordiaren aurka agertu zen ELA-Ertzaintza, besteak beste arrazoi horrexegatik; hau da, gaixotasuna dela-eta, lan-baja eskubidea erabiltzeagatik, zigortua izatea itzelezko injustizia delako . Hortaz, dudarik ez izan, horrelakorik jasotzen duen Erreglamendua onartzearen aurka jarraituko dugu.

 

Galdutako eskubideak eta eros-ahalmena berreskuratzea oztopatzen duten etengabeko politikei aurka egingo dien protesta-ekitaldi eta mobilizazioak babestera dei egiten die ELAk guzti-guztiei; horietako bat, hain zehazki ere, urtarrilaren 30eko greba orokorreko deialdia da.