ErNE eta ESANek PPrekin adostutako Ertzaintzako garapen-profesionalak, Osakidetzako langileek dutenarekin alderatzen badugu, ertzainentzako diskriminazio larria jasotzen du

2019/05/24
Funtzio Pubikoko garapen-profesionalen artean soldata-eskala bikoitza ezartzen du ERNE eta ESAN sindikatuek eta Alderdi Popularraren akordioak

Joan den apirilaren 10ean ErNE eta ESAN sindikatuek aditzera eman zuten Polizia Legea aldatzeko Partidu Popularrarekin akordioa egin zutela. Aldaketa proposamen horren bidez, Ertzaintzaren garapen-profesionala Osakidetzarenarekin alderatuz gero, Osakidetzak 2019an bere langileentzat adostua duenarekiko %40 txikiagoa da Ertzainentzat.

 

Esate baterako:

 

 

Osakidetza (2019an)

Ertzaintza (2020-2023 bitartean)

Sailkapen taldea C maila IV

5.969,15€

3.708€

 

 

ELA-Ertzaintzak zeharo onartu ezinezkotzat jotzen du ErNE eta ESAN sindikatuek Funtzio Publikoko beste langileekiko ertzainak diskriminatzen duen garapen-profesionala sustatu, onartu eta adostu izana.

 

ELA-Ertzaintzak premiazko eskaera egiten die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei, berez Euskal Administrazio Publikoan garapen-profesionala dela-eta soldata-eskala bikoitza ezartzea dakarren Polizia Legearen aldaketa proposamen hori osoko bilkurara bozkatzera eraman aurretik zuzendu dezaten; eta bide batez, baita Ertzaintzari onik ekarriko ez dien gainerako artikuluak ere.