ErNE-k aitortzen du, gaur egungo egoerari buelta eman ahal izateko bakarrik borrokatuz egin daitekeela.

*ErNEri bidalitako gutuna
ErNE sindikatuari
Orain dela gutxi ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuok gutun bat jaso genuen zuen partetik. Han irakurri ahal izan genuen bezala, gaur egun pairatzen ari garen egoerari aurre egiteko (murrizketak, eskubideak gaizkiagotu, antolaketa kaosa, errespetu falta, etab…) borrokatu egin behar dugu eta zenbat eta erakunde sindikal gehiago batzen bagara lan horretan Segurtasun Sailari erantzun sendo bat eman ahal izango diogu. Hau dela eta, hurrengo ostegunerako 11:00etan gurekin bilera batera deitzen dizuegu ELA sindikatuko egoitzan, non hartu beharreko konpromisoak eta eman beharreko pausuak adostu ahal izango ditugu.
Zuen borondate oneko frogapen bezala, eskertuko genizueke zuen sindikatua uztailak 9an aurreikusita duen prentsaurrekoa atzeratzen badu gurekin izango duzuen bilera izan arte.
Bilbon, 2014ko uztailak 8.