Ertzaina zauritua Sailaren jokabide axolagabea dela eta

ELAk salatzen du Herrizaingo Sailaren gorengo arduradunen erabaki axolagabea, bere ondorioz Ertzain bat zauritu delarik.
Joan den egunean, ekainak 6, ertzain bat jaurtitzaile berriekin praktikak egiten ari zela, kartutxo bultzatzailea lehertu egin zen, aurpegian eta begietan zauriak eraginez.
Antza denez, hau guztia gertatu da Herrizaingo arduradunek erabilitako kartutxoak birkargatzeko erabakiaren ondorioz, nahiz eta kartutxo hauen enpresa hornitzaileak egindako txosten baten berri bazuten bertan praktika honek lekarkeen arrieskuez ohartarazten delarik.
ELAk exijitzen du kartutxo hauekin egiten diren praktikak horaintxen bertan gelditu daitezela eta ikerketa bat hastea ondoriozko erantzukizunak argituz, hauek bai zigor arlokoak nahiz administratiboak izanda ere.