Ertzainari egindako erasoa

ELAk salatu du Gasteizko ertzainari egindako erasoa bezalako egoerak saihestu daitezkeela beste politika batzuekin

2024/07/10
Asteazken honetan, 2024ko uztailaren 10ean, zerbitzuan zegoen ertzain bati eraso egin diote botila batekin Gasteizen

Ertzaina Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, zituen zaurien larritasunagatik, eta
ebakuntza egingo diote.

ELAk Segurtasun Sailari eskatu dio gertatutakoari buruzko ikerketa bat ireki dezala eta eskura dituen neurri guztiak har ditzala horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen. Bestalde, ELAk zauritutako
langilea ahalik eta lasterren sendatzea espero du.

Neurri handi batean, eraso hau, pobrezia-egoerak, gizarte-bazterkeria eta abar,eta horiekin lotuta dauden beste mota bateko arazoak, hala nola adikzioak, burunahasmenduak, etxebizitza baterako
sarbide mugatua eta integrazio eta elkarbizitzarako zailtasunak dakartzaten politika publikoen ondorio da, polizia-lanean oso modu larrian eragiten dutenak.