Ertzainetxeak ez itxi!

2013/05/27
ELA eta ErNE-k maiatzean, hilak 21, Sailaren EGITASMO EZKUTUAREN aurkako protesta-bateratzea burutu dugu Azkoitiako ertzainetxearen aurrean. Izan ere, langileen eskubidetan, eta era berean herritarrei ematen zaion zerbitzuan ere, murrizketa gehiago dakartzate.

Oso haserre daude bai mobilizazio hauengatik eta baita beren herrietako segurtasunean eraginak izango dituztela ikusten duten ordezkari politikoekin ditugun hartuemanak direla-eta. Behin eta berriz diote ez dela itxierarik egongo, hala ere, jarraitzen dute beren asmoetaz argitasunik eman gabe eta informazioa itxuraldatzen, eta, horrenbestez, bategiteak egiteko benetako arrazoia antza Ertzaintzako kide gutxiago izatea denez exijitu dugu berehalakoan pertsonala horretaz informa dezatela.

Bitartean, eta ESAN-ek mobilizazio-kanpaina honen hasieratik bertatik erabaki duenaren kontra, guk arazo hau ez dugu konpondutzat ematen eta uste dugu protestazko sindikatu ekintza gehiago egitea egokiak direla.