Ertzainetxeak ez itxi!

2013/06/14
Zarautzeko Ertzainetxearen aurrean protesta-bateraketa egiteko deialdia egin dugu; ekainaren 19an goizeko 11:00etan izango da

Segurtasun Sailak Zarautz eta Azkoitiako ertzainetxeen kudeaketa partekatuaren egitasmoa jasotzen duen Sailburuaren Agindua onartzearren bidali digu. Era berean igorri digu beraren aurkezpena. Egitasmo honek bere onarpenerako,  ekainaren 18an,  Ertzaintzaren Kontseilutik pasatzeko izapidetza beharrezkoa du. LZ hau onartu bezain laster eskubide eta lanpostu galerak izango direla ikusten dugu, eta honen helburu nagusia, berriz, aurrekontua murriztea denez, ELAk mobilizazioei eusten die.