Ertzainetxeak ez itxi!

2013/06/19
Zarautz-ko Ertzainetxearen aurrean protesta-bateraketa egin da

 

ELA eta ErNE sindikatuok Zarautz-ko Ertzainetxearen aurrean protesta-bateraketa egin dugu Azkoitiakoarekin elkarbanatutako kudeaketa deitzen dioten egitasmoa salatzeko. Saiakuntza bat da eta beste barrutietara hedatu daitekeena, izan ere, zehaztasun gabezia nabarmenak ditu eta onartezina da Ertzaintza abiatu eta 30 urte baino gehiagora horrelakoa gertatzea.

ELA Ertzaintzak bere polizia ereduari ematen dion babesa gutxien-gutxienik honako honetan datza: lan-publikoa ez galtzean, langileen eskubide galera ezean, hiritarrarekiko gertutasun handiagoan, eta, ondorioz, deszentralizazioan; formakuntza gehiago eta hobeagoan eta ez aurrekontu erizpide zorrotzei lotutakoetan. Gai hauek guztiak ez ditugu bermaturik ikusten, beraz, uste dugu behar-beharrezkoa dela adi egotea, eta, hala behar balitz, ekintza aldarrikatzaileekin jarraitzea.