Ertzainetxeak ez itxi! I-20 Eusko Legebiltzarraren aurrean bateraketa

2013/09/18
ELA eta ErNEk Ortzimuga-2016 planaren bidez Jaurlaritza honek egin nahi duen langileriaren murrizketa politika salatzen dute, Ertzainetxeen bateraketa delarik hori denaren erakusgarri

Datorren ostiralean, irailak 20,  09:00etan ELA eta ErNE sindikatuok  Eusko Legebiltzarraren aurrean bateraketa egiteko deialdia egin dugu, bertan ere salatuko dugu Ertzaintzako langileriaren ordezkarientzat egitasmoaren egia zein den.

Segurtasun Sailburuak Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean agerraldia egin dezan eskatua daukate, Zarautz eta Azkoitiako Unitate partekatuaren  egitasmoaz informatzeko. 2013ko ekainaren 13an du data eta oraindik ez du agerraldia egiteko datarik, ostiralekoaren gaia  Ortzimuga-2016 planaren egungo egoera azaltzea bada ere.

UROLA-KOSTA egitasmo pilotoari buruz, ELA sindikatuak   abian jarri zen unetik hasita eman diren egoera askoren berri izan du -eta bere garaian salatuak ere bai-, bai Unitatearen Burutzaren aurrean eta berdin Sailburuordetzarenean ere. Erantzunak beti izan dira froga bat besterik ez dela eta oker hauek guztiak horretarako ipinita dagoen epea amaitzen denean azalduko direla. Gure aldetik berehalakoan zuzenduak izan daitezen exijitu izan dugu eta oso emaitza gutxirekin, eta zuzenduko dutela emandako hitzarekin soilik erantzunak izan direnak.

Besteak beste: zaintzan, sarbidetan eta kontrol zerbitzuetan eman diren lankide falta egoerak, Zentroen arteko langileriaren mogitzeak batzutan beraien segurtasuna arriskuan jarriz, funtzioak beren gain hartzea behar bezalako informaziorik ez zutela hiritarrari eragozpenak sortuz eta ertzaintzako langileriari lana zailduz, bitartekorik eza, orainarte Zarautz eta Azkoitiako Ertzainetxeetan ezarritako zerbitzua  gutxiengo mailatik behera uztea -horrela ertzainentzako segurtasun arriskuak sortuz eta pertsona eta ondasunen segurtasuna gutxituz-, eta bereziki larria dela uste duguna, beste Unitateek eskuratzen dituzte aurretiaz  UROLA-KOSTA eremurako ezarrita dauden errekurtsoak Errefortzurako Brigadaren funtzioak ordeztuz.