Ertzainetxeak ez itxi! Inposaketarik ez!

2013/09/20
ELA eta ErNE sindikatuok ertzainetxeen bateraketa dela-eta segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean zuen agerraldiaren aldi berean, kanpoko aldean protestaelkarretaratzea egin dugu.

Sailburuak, beste era batera izan ezin zenez,
legebiltzarreko taldeei Azkoitia eta Zarautz-ko
ertzainetxeen bateraketaren ikuspegi oso baikorra eskaini
die, beste batzuetara hedatzea baztertzen ez duelarik.
Gu benetan zer den salatzen berresten gara. Izan ere,
hiritar segurtasunaren kalitateari eta eraginkortasunari
eragiteaz gain ertzaintzako langileriarentzat kaltegarria ere
bada.