Ertzainetxeetan ez dago delituak ikertzeko eta herritarren babeserako lanak egin ahal izateko nahikoa Ertzain

2014/02/18
Ertzainetxeetan ez dago delituak ikertzeko eta herritarren babeserako lanak egin ahal izateko nahikoa Ertzain
ELA-Ertzaintzarentzat, “Plan Horizonte 2016” honek, antolakuntza kaos batean mugildu du Ertzaintza eta ertzainen artean nahasmen handia ekarri du. Zerbitzua paralizatu eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua geroz eta eskasagoa da gainera.

Urtebete egingo du Estefania Beltran de Heredia Sailburuak Ertzaintzarako bere plan izarra aurkeztu zuenetik. “Horizonte 2016 plana” izenez ezagutua da plan hau eta sailburuaren beraren hitzetan, “Ertzaintzako dibisioak murriztu nahi dira, helburu argi batekin: baliabide gehiago izatea”. Plan honek ardatz estrategiko hauk dauzka:

  • Lehen ardatza: Gertutasun eta eraginkortasuna oinarri hartzea giza errekonozimendu maila altua lortzeko.

  • Bigarren ardatza: Prebentzio aktiboan eta egintza kriminalen ikerketa eraginkorrean oinarrituriko zerbitzua eskaintzea.

  • Hirugarren ardatza: Etengabeko hobekuntza eta besteekin elkarlana barnertzea eguneroko kudeaketan, beharrizan berriei hobeto erantzun ahal izateko.

  • Laugarren ardatza: Konpromiso eta barne kohesioa ardatz hartuta lan egitea.

Gaur gaurkoz ELA-Ertzaintzaren aburuz, errealitateak ez dauka plan honek markatzen dituen helburu eta ardatz estrategikoekin zer ikusirik:

ELA-Ertzaintzarentzat, “Plan Horizonte 2016” honek, antolakuntza kaos batean mugildu du Ertzaintza eta ertzainon artean nahasmen handia ekarri du. Zerbitzua paralizatu eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua geroz eta eskasagoa da gainera.

Plan Horizonte 2016” honek, Ertzaintzaren kontrol hertsi bat inposatzen du. Erabakiak hartzea zentralizatu egin du, herritarrengandik hurbiltasuna bilatzen duen edozein eredutatik ezin urrunago jarriz.

Plan Horizonte 2016” honek, Ertzaintza herritarrengandik urrundu egiten du.Unitate zentralei eta probintzia mailakoei lehentasuna ematen die, komisaldegien aurretik. Intendente nagusi lanpostuak sortzea planteatzen dute, funtziorik gabe eta agindu ahal izateko agenterik gabeko lanpostuak. Gaur egun, herritarrei erantzunak emateko behar baino %50 gutxiago daude eguneko ikerketa esparruan.

Kaos bat da egoera hau. Ertzainetxeetan ez dago delituak ikertzeko eta herritarren babeserako lanak egin ahal izateko nahikoa langile. Ondorioak, herritarrek jasaten dituzte “bihar etor zaitez” politikarekin, Ertzainok agertzen bait gara errudun bezala herritarrentzako eta ez benetan murrizketa honen benetako arduradunak.

ELA-Ertzaintzatik, “Plan Horizonte 2016” hau azken 30 urteetan goi ardura karguetan egon diren eta gaur egungo egoera kaotiko honetara ekarri gaituzten pertsona berberek burutu dutela salatu nahi dugu. EAEn dauden 26 ertzainetxeetan gertatzen ari dena