Ertzaintzako erreskate eta zaintza unitatearen ordutegi inposaketa salatzen du ELAk

Ertzaintzako giza baliabideko zuzendariak, abenduak 22 ko erresoluzio baten bidez, Ertzaintzako erreskate eta zaintzako unitatearen lan ordutegia aldatu du 2015 erako. Unitate hau 100 ertzain inguruk osatzen dute. Ordutegi berri hau indarrean sartuko da Segurtasun departamentuak inposatutako RPT-aren aldaketa argitaratzen duenean.
Ertzaintza sortu zenetik abian dagoen unitatea da hau,eta euskal hiritarren artean estimu handikoa da bera. Eta bertako kideen konpromezu handiaz aparte beharrezkoa du antolaketa eta ordutegi egoki bat erantzunaren berehalakotasuna, entrenamendua eta prestakuntza maila altua bermatzeko.
Inposatzen den ordutegi berri honek, ez du gaueko erreskate zerbitzua bermatzen eta eztaere erreskate batean ezinbesteko diren berehalakotasuna ,entrenamentua eta prestakuntza. Ordutegi berri honek gizarteari eman beharreko zerbitzua ondu beharrean txartu besterik ez du egiten, ertzainen eta erreskatatuaren segurtasuna arriskuan jartzen duelarik.
ELA ren ustez, berriro ere,murrizketa politika eta zerbitzu publikoa desegiteko apustu argia dago erabaki honen atzean.
Segurtasun departamentuaren inposaketa berri honekin, bere negoziaketarako borondate eza argi geratzen da berriro ere eta agerian geratzen da, mahai sektorialean sindikatuak altxatu ondoren ertzainekin zuzenean negoziatuko zuela esan bait zuen.
ELA-ERTZAINTZAK erresoluzio hau berehala atzera botatzea eta euskal herritarrei hain emaitza ona eman digun gaur eguneko ordutegiaren mantenua exigitzen du.