Ertzaintzako hegaldi operazio zuzendariak bere dimisioa aurkeztu du

Gaur egun, euskal polizia autonomoak, 3 helikoptero dauzka baina batez ere diseinu alemaneko "EC 135" biturbina birekin funtzionatzen du. Bi helikoptero hauek, 1997an jasoak dira. Bi aireontzi hauek, urtean egiten diren 500 jarraipen, hegalde prebentibo, grabaketa, erreskate eta mendi eta itsasoan egiten diren miaketa gehienetan erabiltzen dira. Ertzaintza izan zen munduan lehenengo polizia-gorputza, eredu hau bere egin zuena, eta gaur egun, aireontzi hauek, zaharkituta geratu dira. Honi gainera, kontseilaritzak pilotuei formakuntzarik ez diela ematen gehitu behar zaio.
Aireontzi hauek daukaten aintzinatasuna kontutan hartuta, ezinbestekoa da berauen mantenua eta berebizikoa berauen konponketan esperientzia daukaten espezialistak diren langileekin lan egitea. Horregatik, ELAk ez du ulertzen, nola Segurtasun kontseilaritzak, mantenua, beste enpresa bati esleitu izana. Aurrezteko irizpide bakarra aintzat hartu eta 1997 urtetik zerbitzu hau eskaintzen duten langileak kaleratuko ditu.
Gainera, erabaki hau, Ertzaintzako hegaldietako Zuzendaritzako arduradunekin kontsultatu ere egin gabe hartu dute. Guzti honek, helikopteroetan lan egiten duten langileen kezka eta ezinegona sortu du, bai helikopteroetako bidaiarien segurtasunagatik. Honek, gaur egungo azpi-komisarioak - helikopteroetako ataleko arduraduna - hegaldietako zuzendari bezala, atzera bueltarik ez daukan bere dimisioa ematera eraman du, horrela, hemendik aurrera ataleko arduradun bakarrik izango da. Dimisio honekin, Ertzaintzak, itsaso eta airezko operazioetan gakoa den figura bat galduko du, izan ere, lanpostu horrek izugarrizko erantzunkizuna dauka hegaldietako operazioetan. Indarrean dagoen araudiak dioenez, salbuespeneko eskutitz batean jasota dagoen bezala, edozein istripu edo egoeraren aurrean, Segustasuneko kontseilari ordeak (Jesus Mª ZUBIAGA NIEVA) izango du erantzunkizun guztia.
ELAk, Segurtasun departamentuak bete behin ere, eta era larrian, 2010ean sinaturiko Mahai Orokorreko hitzarmena ez duela bete salatzen du, hitzarmen horrek, EAEko administrazio publikoetan zerbitzuak esleitzen zaizkion enpresak aldatzen badira, langileen subrogazioa bermatzen baitu, eta ez, kasu honetan bezala, kaleratzea.