Ertzaintzako ibilgailuen aseguru polizataz ari gara: Hain seguru ez diren aseguroak¡

Agian jakitun izango zaretenez, ertzaintzako ibilgailu bat tartean dela istripu bat gertatuz gero, eta gertakaria berorren gidariaren erruz izan bada, erabiltzen ditugun ibilgailu bat edota besteaz gertatu izanak aseguro polizak, eta ondorioz gidariarentzako bermeak, ezberdinak dira (Zehaztasun gehiago nahi duzuenok, aseguro poliza ezagutzeko ELA Ertzaintzako edozein arduradunekin jarri harremanetan)
Honoko hiru aukerak daude
1).- Eusko Jaurlaritzaren jabegotzako ibilgailuak (Altea, Passat, furgoneta zaharrak, motorrak):
.- Gidariari ezintasuneko egunekoa.... 75 euro
2) Lease Plan deritzon ibilgailuentzat:
.-Bereisgarririk gabeko ibilgailuak aurtengo martxotik berme berdina dute
.- Nissan Patrol eta Pathfinder-ek … eguneko 45 euro
3).- Renting-eko ibilgailuak ( Mercedes Benz Vito):
.- Gidariari eguneko 42´25 euro
.- Heriotza edota Behin Betiko Ezintasuna gertatuz beste polizen erdiko babesa.
Gertaera hau Barne Saileko arduradunen jakitunean dago, polizak eta beraien bermeak bateratzea eskatu bait diegu, bere garaian Sailburu zen Balza jaunak horrela sinaturikoa betez.
Gaia Lan Segurtasuneko Batzordeari eta 103 deituriko mahaira ere eramana dugu. Arazoak konpontzeke dirauenez, komunikabideetan salatu aurretik, guztion jakitunean jartzea erabaki dugu, aurretiaz adi egon zaitezten, non-zein-nolako ibilgailuekin aritu saiatzen ahal izateko eta zuen nagusiei ere kezka azaleratzeko.
Murrizketen iharduera salatzen ari gara etengabe, baina ohartzen zaituztegu kasu honetan Barne Sailak Ezintasun (IT) kasutan, edota soldata izozketekin, edota Itzarrira ordainketarik ez egiteaz,... aparte, gure arriskuekin ere jokatzen dutela.
Presio neurriak gauzatzea bide bakarra dela ohartarazten zaituztegu, gertaera hauek salatuz, arduradunak edota hobeki esanez arduragabeak zeintzuk diren ondo jakina direlarik.