Ertzaintzako kontseilu bilera

Hain zuzen ere orain astebete Segurtasun Sailburuak xehetasun guztiz prentsaurrekoan azaldu zuena, baina bileran aurpegirik ez du eman, ezta hala eskatuarren ez dute entregatu honi buruzko inolako agiririk ere. Beste behin ere agerian geratu da Ertzaintzaren ordezkaritza legitimoa dugunei Sailburutza honek nolako begirunea gordetzen digun.
Segurtasun Sailak, ESAN sindikatuangatik ondo babestuta, iruzurgileen jokoa proposatzen du: Vitoria-Gasteizi doakien leku batzuk kentzen dituzte Laguardiak beregain hartzeko. Aldi berean Laudiori kentzen dio beste zati bat Vitoria-Gasteizi emateko, eta denari gain hartzen dio Galdakaoko Ertzainetxeari patruilatzeko gunea kentzen dioenean Laudiori emateko.
Emaitza: Arabako lurralde historikoak patruila gune gehiago hartzen ditu orainarteko ertzain kopuru berberarekin, eta, bide batez, Galdakaoko Ertzainetxearen bateraketa hasten dute patruila gunea kenduz.
Iruzur guzti hau egiteko Ertzaintza osoari irekia den zerbitzu-eginkizunetako deialdia egin beharra dutela esaten dute, baina hala ere diote emaitzak ez duela ematen.