Ertzaintzako Kontseiluaren aldebiko hirugarren bilera

2018/03/23
ELA–Ertzaintzaren ustez Segurtasun Sailaren proposamenak bigarren jardueraz eta mugikortasun geografikoaz ez dira inola ere nahikoak.

ELA–Ertzaintzaren iritziz Segurtasun sailak 55 urtetik gorako ertzainentzako bigarren jardueraren inguruan egin duen proposamena, eta mugikortasun geografikoa murrizteko eginikoa, unitateetan eztabaidatu gabe, partxe bat besterik ez da; ez du konponduko ertzainek pairatzen duten arazo larri hau.

Bestalde, sailak Brigada Mugikorra modernizatzeko egin duen proposamena oso urrun dago ELAren erreibindikazioetatik.

ELAk salatu du oraingoz Segurtasun sailak ez daukala inolako borondaterik benetan negoziatzeko gaur Ertzaintzak dituen arazo errealei aurre egite aldera.