Ertzaintzako Kontseiluaren bilera etsigarria izan zela salatu du ELAk

2018/03/06
Ertzaintzako Kontseiluaren bilera etsigarri baten, soil-soilik Brigada Mugikorraren "modernizazio planari" heltzearekin ez dela aski salatu du ELA-Ertzaintzak.

Inocencio Alonso ertzainaren heriotza zerbitzu-egintza gisa aitortzea ELA-Ertzaintzak babestu egin du. Gainera, Kontseiluaren bilera honetan, murrizketa-politikak ertzainen laneko eta bizitzako baldintzetan oso ondorio larriak dituela azaldu du; baita premiazkoa dela negoziazio-mahai batean ondorengo gai guzti hauei ere bide ematea:

  • Soldata murrizketak gertatzea eta gaixotzeagatik zigortzea egungo Jaurlaritzaren erabakia da; inorentzat desiragarriak ez diren baldintzatan ertzainak lanera joanaraztea eragiten du horrek.
  • Lan-Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak ez du behar bezalako lanik egiten, eta, ondorioz, ez da baliogarria lan-arriskuei aurre egiteko.
  • Ertzaintzan dagoen pertsonal gabeziak egin beharreko lana behar besteko eraginkortasunez egitea galarazten die, eta, horrenbestez, ertzainei eta gizarteari oro har ondorio larriak eragiten dizkie.
  • Lan-egutegiak negoziatzeko batere borondaterik ez izateak berez dakar zeharo ezegokia eta eraginkorrik gabea den lan-egutegien inposaketa; beraz, pertsonalaren erabateko erabilgarritasuna eta lanaren bat-batekotasuna, ohikoa eta arrunta izaten da.
  • Ikerketa-eredua inposatu izanak aurrekaririk ez duen anabasa sortu du Ertzaintzan, eta, herritarrei begira, berriz, ezin txarragoa den zerbitzua ematea.
  • Zerbitzuak zentralizatzeko eta pribatizatzeko egiten dira ahalegin guztiak.


ELA-Ertzaintzak Sailburuari jakinarazi dio herri honetako zerbitzu-publikoak eta Ertzaintzarenak estualdi-unean daudela; beraz, Jaurlaritza honek -Eusko Legebiltzarraren estaldurarekin- daramatzan politikak errotik aldatzeko premia dagoela ere jakinarazi zaio. Garaia da propaganda-ekintzak eta aldebakarreko erabaki inposatuak uztekoa; izan ere, jarrera horrek, Ertzaintzak gaur egun bizi duen egoera larria gaiztotzea besterik ez du eragiten.

Martxoaren 13an aldebiko bilerei ekingo zaie; bada, bilera horietan ahalegin handia egingo dugu aurrerago azaldu ditugun arazo guzti horiek konpontze aldera.