Ertzaintzako Kontseiluko bilera

Zerbitzuz kanpo egindako ekintza baten ondorioz izandako ez-gaitasun batengatik emandako nahitaezko jubilazioa izan duen lankide bati Zerbitzu-Egintza ematea eztabaidatu da. Hasiera batean Araubide Juridikoaren zuzendariaren proposamena ez-onartzearena zen, baina bilera hasi aurretik Sailak iritziz aldatu du eta bileran bertan onarpena proposatu dute.
Galdera eta erreguen puntuan ondorengo gaiak aztertu dira:
ERTZAINTZAREN ESTRUKTURA.- Zuzendaritzak hainbat unitate ixteko izan dezakeen asmoari buruz esan dute ez dagoela ezer ere itxita, 5 dibisiotatik 2ra pasatuko dela onartzen dute, baita honek langileengan eragina izango duela, baina oraindik goiz dela ondorio horiek zeintzuk izango diren zehazteko.
ZERBITZU-EGINKIZUNAK.- Sindikatuen eskaeraren ondoren Sailak konpromisoa hartu du hemendik aurrera zerbitzu-eginkizunak erabateko salbuespenez bakarrik erabiltzeko (legeak esaten duen moduan), espero dezagun hemendik aurrera hala izatea. 2013Koei buruz esaten dute epaia bete dutela eta ez dutela uste epaitegiak zerbitzu-eginkizun hauek atzera bueltatzerik.
ERTZAINETXEEN BATEGITEA.- ELAk erabaki bat hartua dagoen argitzea exijitu du, eta hala izanez gero noizko, nola eta nortzuengan izango duen eragina. Sailak Urola-Kostakoa azaroan bukatuko den lehen esperientzia dela erantzun du eta emaitzak ikusi ondoren hartuko dituztela erabakiak. Erabakiak hartu aurretik sindikatuekin hitz-egitea exijitu dugu.
PRESOEN LEKUALDAKETAK.- ELAk salatu du lekualdaketak Brigada Mobiletik egiteak suposatzen dituen eragin txarrak funtzioei zein gastuei dagokionez (116 kilometro gehiago egitea eta CES handiagoa), are gehiago Gasteizeko komisaldegian Lanpostuen Zerrendako 70 postutik gora bete gabe daudenean. Sailak esan du erabaki hori hartu dutela orain arte egiten zutenek bere taldeetara bueltatzeko, Brigadari lan-kargak ematea beste argudiorik gabe.
GASTEIZEKO ERTZAINETXEKO KONTROLAK.- ELAk erreferentzia egiten dio 53 Instrukzioari, zenbakiaz gain beste edukirik mantentzen ez duen instrukzioari hain zuzen. Honen arabera gaueko kontrolak kotxe bakarrak egitea baimentzen du. Honek ertzainen segurtasunarentzat arrisku handia suposatzen du eta exijitu egin dugu segurtasunez egin ezin badira kontrolik ez egiteko. Ez dute egoera ezagutzen eta begiratuko dutela esan dute.
ESPEZIALITATEEN ETA AGINTEEN HABILIATAZIOAK.- Azkartasunez egitea exijitu dugu. Hilabetetan atzeratzen direla onartzen dute eta 15 bat eguneko epean egiteko modua aztertzen ari direla.
HERNANIKO ERTZAINETZEAERTZAINETXEA HERNANI.- Espezialitateen eta Herritarren Segurtasunerako agintarien gabezia larria salatzen dugu, bereziki Hernanin. Arazoa onartzen dute eta konpontzeko bideak aztertzen dabiltzala.
ONDARRETAKO APARKALEKUA.- Erreserbatutako plazak hasiera batean proposatutakoak ez zirela esan diegu eta urrun daudela. Aparkalekua komisaldegitik 300 metrotara dagoela erantzuten dute eta han irakasle zein ikasleek aparkatzen dutela, ondorioz, ez dagoela inolako arazorik.
BIRZIKLAPENEN ORDUEN KONTAKETA.- Denbora errealaren arabera egitea eskatzen dugu eta Google bitartez. Bere erabakia mantentzen dute.
ZAURITUTAKO ERTZAINEN ERREKONOZIMENDUA.- Sindikatu guztiok 2012ko martxoaren 29an Bilboko epaitegi aurrean zauritutako ertzainei Zerbitzu-egintza onartzea eskatu dugu.
BERROZI INSTRUKTOREAK.- Kaleratuak izan direla salatu ondoren, Sailak erantzuten du borondatez joan direla eta, ondorioz, ez duela zerikusirik pertsona hauek zerbitzuak banaka ez egitearen egokitasunaz egindako txostenekin.
HERRIRA OPERATIBOA.-ELAtik prozeduran gardentasun osoa izatea eta, era berean, ertzainen eskubideetan erabateko bermea izatea eskatu dugu.
Horrez gain, Barne-Ministerioak abisua zenbateko denboraz eman zuen argitzea eskatu dugu, Sailak erantzun du ez dela inolako aurretiaz abisurik eman eta ordena publikoaren egintza ahal moduan antolatu zela. Gure eskuduntzak inolaz ere errespetatzen ez direla salatu genuen (marihuana hartaketa mediatikoak...) eta Sailburuari gure posizioaren defentsa irmoagoa exijitu genion.
HEDAPENA.- CIC ikastaroa bukatutakoan beraientzat eginda dela esan dute, eta Herritarren Segurtasunerako 2014ko urrian.
XXIII IZENDAPENA.- Urriaren 18an baina 14ko efektuekin argitaratuko dela esan dute.
900 LINEA.- Ematen ari den arazoengatik kendu dezatela eskatu dugu (beharrezkoa ez den gastu bat dela ahaztu gabe) eta Sailak aztertuko duela esan du.
FORALEN ZERBITZU-EGINKIZUNA,. Berriz ere izandako azken epaiei egokitzeko aterako dituztela esan dute eta ez duela curriculum-a jasoko, puntuatzeko merituak baizik.
KOMISARIOEN IKASTAROAK,. Sailak, azkenik, ez du epairik errekurritu, ondorioz, bere asmoa epaia irmoa denean deialdia errepikatzea da (interesatuek errekurritu dute).
BRIGADA MOBILEKO ENTRENAMENDUAK,. 6 orduko ikastaroak besterik ez izatearen arrazoia galdetzean, jardunaldi arrunta 9 eta erdikoa denean, Sailak azaltzen du Akordioan sinatutakoa dela.
BIASTERIKO ERTZAINETXEA.- Naiz eta esparru desberdiñak izan, Herritarren Segurtasunerako eta Ikerketakoak bi lanetan erabiltzen direla salatu dugu..