Ertzaintza
Estresa, neke mentala eta arrisku psikosozialak areagotu dira Ertzaintzan

Hauek dira azterlan honen ONDORIO orokor eta berehalako batzuk:
1. %97k erantzun du ez duela jaso bere lanpostuko Lan Arriskuen Ebaluazioaren kopiarik, eta horrek Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 18.1. artikuluaren urraketa suposatzen du.
2. %89k erantzun du ez duela lan-arriskuei buruzko prestakuntza espezifikorik jaso; agente biologiko eta kimikoekiko esposizioa, arrisku ergonomikoak, psikosozialak, ... etab. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikuluaren urraketa suposatzen duelarik.
3. %63k gaixotasun profesionalen bat izan dute, eta %51k lan-istripuren bat. Horrek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak urtero argitaratzen dituen datu ofizialekin alderatuta, infradeklarazio kezkagarri bat adierazten du. Izan ere, Prebentzio Zerbitzu Propioaren 2021. urteko memoriak 0 gaixotasun profesional eta baja bat suposatu duten 8 lan-istripu besterik ez ditu aitortzen (beste 33 istripu gehigarriak baja hartu gabekoak izan zirelarik). Memoria horretan, gainera, guztira 8.131 baja aitortu dira urte horretan bertan aldi baterako ezintasunagatik!!
Horrek adierazten du horien gehiengo osoa, % 99,5, lanetik kanpokoak bezala jo direla.
4. Laneko estresarekin, burn-outarekin, neke mentalarekin eta arrisku psikosozialekin zuzenean lotutako bestelako nahasmenduekin lotutako osasun-kalteen egoerak kezkagarriak dira. Horrek zuzenean talka egiten du Prebentzio Zerbitzuak bere ebaluazioetan ematen dituen emaitzekin, eta argi eta garbi adierazten dute behar bezala lantzen ari ez den errealitatea ezkutatzen dutela.
Irakurri hemen inkestaren ondorioak eta ELAk Sailari eskatutako neurriak
Kontsultatu hemen jarritako salaketa