Ertzaintzaren egituraren aldaketa

Segurtasun Sailak 2014. urtean zehar ez du Ertzaintza osorako LZ negoziatu nahi izan, horretarako behar izan duen sindikatu estaldura, berriz, ESAN eta CCOO sindikatuek eman diete. LZ berria hauteskunde sindikalen ondoren izango da, Halabaina, orain egin duten egitura aldaketak erakusten digu helburuak ertzainetxe bateratzeak eta lanpostuen desagertzeak izango dituela.
Izan ere, hauek dira oraingo egitura aldaketaren arrazoiak:
"Ertzaintzaren eta zerbitzatzen duen gizartearen arteko hurbilketan sakontzeko asmoz, egokia da ertzain-etxe batzuen lurralde-eremua partzialki berriro formulatzea."
"Arabaren kasuan Ertzaintzaren eremuen berrantolaketaren bidez segurtasunaren kudeaketa hobetu nahi da Arabako lurraldeko ingurune geografikoaren berezitasunak aintzat hartuz, era horretan erakundeekiko eta landa-biztanleekiko hurbiltasuna eta zuzeneko harremana hobetzeko. Horretarako, Laudioko ertzain-etxeak Arakaldori eta Arrankudiagari, bi herriok Laudiotik gertu baitaude, zerbitzua emango die eta Gaubeako aldea utziko du Vitoria-Gasteizko ertzain-etxearen eremuan sartuko delako. Beste alde batetik, Arabako Mendialdeko Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Haranako udalerriak Guardiako eremuaren menpe geratuko dira."
"Horrez gain, Urola-Kosta proiektuan jorratutako kudeaketa partekatuaren egoera finkatu egingo da Azkoitiko eta Zarauzko lantokien baterako lurralde-eremua indartuz. Bi zentro horiek eskualde-eremu handiago batean daude sartuta, baterako eremu batean jardutean kudeaketa partekatuaren proiektuak dituen emaitza positiboak direla eta."
Laburbilduz, hauteskunde sindikalen ondoren kudeaketa partekatua orokortu egingo da. Benetan, horixe egin dute orain ere, Vitoria-Gasteizko Ertzainetxeak langileri gutxiagorekin eremu handiagoa beregain hartu du. Galdakaok, berriz, lur-eremua galtzen du, beraz, bateratzearen aurreko pausua besterik ez da hau.