Ertzaintzaren ibilgailuak: mesprezu berri bat

2012/09/28
400.000 eta 1.380.000 eurotako kostua izango duen ertzaintzako ibilgailuen inguruko azterketa egiteko Accenture entrepresa kontratatzeak suposatzen duen erabaki neurrigabea salatzen du ELA Ertzaintzak

ISILPEAN

Sindikatuok parte hartzaile garen Tresneriaren batzorde bat eratuta izan arren inoiz ez dugu ikerketa honetazko berririk izan.

Igaro berri den Irailaren 10 ean izandako 103 deituriko mahai negoziatzailean, PASSAT eta ibilgailu blindatuak ertxainetxeetatik kentzeareen arrazoiak ELA sindikatuak eskatzerakoan Sailburuordea den Buen jaunak argitu zigun entrepresa pribatu batek prestatutiko txosten batzuen arauerako erabakia zela, zehaztasun gehiago ematera ukatu zelarik.

GEZURRETAN

Honelako azterketa egiteko eta aurreikusitako helburuak betetzeko Sailak dituen baliobideak ez direla nahikoak eta ondorioz entrepresa hau kontratatu beharra izan dutela  arrazoitzeak ez du inolako sentzurik, hortarako hedatua, ibilgailuen egoera neurtzeko ahalmenduta, Zuzendaritza oso bat bait dago, eta Renting sistematarako jasotzen diren eskaintzak gonbaratzeko Aurrekontu eta Kontrataziorako beste sail bat.

SEGURTASUNA

Barne Saileko arduradunek ertzainen  segurtasunari  ez diote inolako garrantzirik ematen, beraientzat arlo honek ez du inolako lehentasunik. Adibide argia oraingo jokaera: gure segurtasunerako neurrietazko  aholkularitzarako zenbat eta gutxiago gastatuz etekin gehiago jasoko duen entrepresa kontratatzen duenari zer beste esan diezaiogu?

Beste adibide bat gurekiko duten jarreraz Renting sisteman dauden Mercedes-en asegurutan ikus genezake, zeren eta istripuren bat gertatuz gero ibiligailuko gidaria babes gabe geratzen da gertatutarokoaren arduraduna bera denean. Orain arte ikusi gabekoak ikusten ari gara!

ARDURADUNAK

Inolako zalantzarik gabe, Administralgo eta zerbitzuetako Sailburuordearen dimisioa eskatzen dugu, baina batez ere Gabinete Zuzendaria den Jose Luis Bilbao Bilbao ren kaleratzea exigitzen dugu, ertzaina izanez gain ErNE sindikatuko Zuzendaritza batzordeko buru ere izandakoa bada ere, ertzainon kalterako neurri hauek hartzen bait ditu.

Bere karguaren betekizunak zeintzu diren gogoratuz, nabaria da bere ardura erabaki hauetan, eta nabariagoa oraindik gaizki betetzen ari dela, zenbaitzuei Bilbao jaunari ezer leporatzea gustatzen ez bazaien arren.

AIPATURIKO ACCENTURE ENTREPRESA

Zerbitzuak emanez gain kontsultetarako laguntza, teknologi zerbitzuak eskainiz edota outsourcing arloetan nazioarteko iharduera duen entrepresa da Accenture hau. Hasera batean Bermudetan, Hamilton hirian, sortu zen Acceture Limited, nahiz eta 2099. urtean  bere kokalekua Irlandara eraman. Gogo txarrean ditugun Andersen Consulting, Andersen Worldwide, Arthur Andersen, Enron,…. ostean, izena aldatuz 2001. urtean sortu zuten Accenture marka hau, besteetaz ahaz gintzezen.

JOAN DAITEZELA, BAINA GUZTIAK

Badijoazela dirudien garai hauetan, Ares-ek utzi ditu, burua jubilazioan kokaturik Buen edota Etxegaraik,…beste batzuk, hona hemen adibide pare bat nahiz eta denok jakin gehiago direla, aipatzearren Varela zerbitzaria edota Joseba Bilbao gertaturikoaz ardurarik izango ez balute aritu nahi badira, eta hurrengo trenean ere primerako bidairako txartela nahi izan, jakin dezatela guk ez ditugula ahaztuko.

Ez zaituztegu ahazten, eginikoak ez dizkizuegu ahazten, eta joan daitezela diogunean, jakin ezazue zuek ere horietakoak zaretela.