Ertzaintzaren ikerketa saila egoera larrian

2020/02/18
Otsailaren 26an, 11: 00etan, Donostiako epaitegien aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du ELA Ertzaintzak, egoera hori salatzeko eta Sailari bere murrizketa-politika eta antolaketa-erabakiak errotik aldatzeko eskatzeko

Eusko Jaurlaritzak lehia bizian daraman murrizketa politikak ertzainen lan-baldintzen txartzea eragiten du, eta herritarrek behar duten kalitatezko zerbitzua ezin da bermatu.

 

Ertzain-falta oso asaldagarria da, gaur egun lan-zerrendek duten 8000 ertzainetik 7.300 besterik ez dira aktiboan daudenak. Pertsonal guztiaren %10 gutxiago alegia. Gainera, ertzain-falta horri antolaketa erabaki oker batzuk gehitzen badizkiogu, Ertzaintza osoaren erabateko antolaketa-anabasa egina daukagu.

 

Antolaketa-anabasa horren adierazgarri argienetako bat ikerketa arloa da. Gervasio Gabirondok, Ertzaintzaren Zuzendariak, orain dela zortzi urte taxututako ikerketa arloaren eredua abian jarri zen; eta eredu horrek ez du funtzionatu, eta ez du funtzionatzen. Hala ere, ertzaintzako sindikatuetatik eta ertzainen aginte-lerroetatik eredu hori aldatzeko egin zaizkion eskaerei entzungor egin die, egoskor.

 

Gaur egun Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko Ondarroako ikerketa-unitatean egoera kritikoa da. Izan ere, ezin dute zerbitzuan jarduteko beharrezkoa den gutxiengo pertsonala bete. Esate baterako: Urola-Kostan beharrezkoa den pertsonala baino %25 gutxiago dute; Donostian ikerketa arloan dituzten 78 lanpostuetatik 37 besterik ez dira beteta daudenak, alegia, %50 baino gutxiago, eta are larriagoa da guztiek beharrezkoa duten prestakuntzarik gabe ari direlako. Pertsonal-ez horrek ertzainen osasunari larriki eragiten die: besteak beste ertzainei eragiten dien antsietate eta estresa sekulakoa da, eta guztiei erretako sindromeak eragiten die, duten kategoria dutela ere.

 

Pertsonal-falta horri gehitu behar zaio Sailaren jardunean dagoen utzikeria eta etena; hain zuzen ere prestakuntza berezia egiteko hautatze-prozesua otsailaren 17an bukatu bazen ere ekaina arte ez da prestakuntza horrekin hasiko. Gabezia guztiak estaltzen dituen estatistiketatik aparte, egun errealitatea da, pertsonal-faltak eta hartu diren antolaketa erabaki oker horiek, ustezko delituen ikerketak galera larriak izatea, eta ondorioz, emaitzetan.

 

Hori guztia nahikoa ez balitz bezala, urte askotako jarduna eta prestakuntza berezia duen pertsonalak utzi egin du gizartean eta lan-arloan aitormen oso ona duen Polizia-Zientifikoko unitatea, ebatzi gabeko espedienteak pilatuz.

Beraz, Donostiako epaitegien aurrean kontzentratuko gara, egoera hori salatzeko eta Sailari exijitzeko bere murrizketa-politika eta antolaketa-erabakiak errotik alda ditzala.

Bestalde, egoera hau dela-eta Aginte Judizialari esku hartu dezan eskatzen diogu. Agintaritza hori baita Ertzaintzari luzapenik gabe diligentziak egiteko agintzen diona; eta egin ahal dugun ala ez berehalakoan jakinarazi behar izaten zaio agintaritza horri berari. Egin-eginean ere ohiko bihurtzen ari baita, nahiko baliabide ez izateagatik, ikerketarekin ezin dugula jarraitu jakinarazten diogula.

 

Konponbideak exijitzen ditugu, oraintxe!

Ertzaintzako langileengatik!

Herritarrengatik!