Ertzaintzaren jubilazio-prima

2019/11/29
Eskubide horren geldiaraztea altxatzeko helburuarekin, exijitzen dugu Lege Proposamena urgentziazko tramitazioa, eta 2020ko aurrekontu ekitaldian hori ahalbidetu ahal duten partidak jasotzea.
Indarrean den Akordio Arautzailearen 11. Artikuluak 59 edo 60 urteekin jubilazio-prima izatea aitortzen zuen. Zenbatekoa horrela ateratzen zen: jubilazio-eguna baino bi urte lehenagoko antzinatasunari (hirurtekoei) dagokien kopuru berbera. Eskubide hau 2012an GELDIARAZI egin zen, beste hainbat murrizketei gehituz, finantziazio krisia zela-eta.
Eskubide hau berreskuratzeko ELAk hainbat erreklamazio eta auzibidezko eskari egin ditu, zoritxarrez uztarik jaso ez bada ere. Alabaina, murrizketen aurka, eta zehazki eskubide honen GELDIARAZTEA altxatzearen alde,  etenik gabe egin ziren mobilizazio eta salaketa publikoek 2019aren maiatzean Lege Proposamen bat onartzea ahalbidetu zuen, PP, EH BILDU, eta ELKARREKIN PODEMOSen aldeko botoekin; 2011 urterainoko atzera-eraginarekin zor diren diru kopuruak gehienez ere hiru urteko aurrekontu ekitaldi jarraituetan ordaintzeko aginduarekin, 2020an hasita.
Ana Agirre sailburuordeak zegokion batzordean egin zuen agerraldia lotsaraztekoa iruditzen zaigu. Izan ere, adierazitako Lege hori ez onartzeko arrazoitzerakoan esan du <<ertzainei ez baitie kalte larririk eragin>>, eta, gaineratu du, berez <<eskubide horren berreskuratzea ez da tratatua izan 103 mahaian, guztiek galdutzat ematen baitzuten>>. Gezurretan ari da,  hain zuzen ere ELA-Ertzaintzak egin diren bilera guzti-guztietan beti exijitu baitu geldiarazitako eskubide guztien berreskuratzea.
ELA-Ertzaintzak Lege Proposamen hau onartzeko prozesua luzatzen ari dela salatzen du; legealdi honetan sartu ez dadin ahaleginak eta bi egiten ari baitira. Beraz, eskubide horren geldiaraztea altxatzeko helburuarekin, exijitzen dugu Proposamen honen urgentziazko tramitazioa, eta 2020ko aurrekontu ekitaldian hori ahalbidetu ahal duten partidak jasotzea.