Ertzaintzaren Kontseilua

1.- ESPEDIENTEAK
Aztergaiaren lehenengo bi puntuak disziplinazko bi espedienteen berri emateaz izan da. Sailburuaren proposamena, sententzia zigortzailea tarteko dela, zerbitzutik egoztea eragingo duena da. ELA-ren postura jakinen gainean gaudela adieraztea izan da.
SIPE-ren ordezkariak adierazten du bigarren espedientea Sailburuak apirilaren 5ean sinatua dagoela oraindik espedienteduna adierazpenak egiteko epean zelarik. Ondorioz, gai honi buruz eztabaida sortzen da SIPE-ren ordezkariak bileratik kanpora aldeginez amaitzen dena, hain zuzen ere, aztergaietako hirugarren puntuari (LZ) heltzerako unean bertan.
2.- LZ ALDAKETA
BM-rraren Laguntza Zerbitzurako Ertzain maila bakoitzeko lan-postu bakarra sortu izana salatu dugu. Era honetara, Sailak erabaki dezake ertzain gehiagoz edo gutxiagoz hornitzea unean-uneko premien arabera, eta lan-postua betetzen duen ertzaina, berriz, lan-postuaren gainean inolako eskubiderik gabe gelditzen da. Horrela jarduteak, besteak-beste Euskal Herriko Poliziaren Legea urratzen du, eta aurreko Sailak egin nahi zuenari jarraitzen dio, hau da, Eragiketa Errekurtsoetako ertzain kopurua %20rarte bere nahietara izatea.
ELA-tik Ertzaintzaren egun egin nahi den LZ-ren egoeraz prestatu dugun hausnarketa laburra azaldu ondoren eta amaitzeko esaten dugu, Zerbitzu-eginkizunetako lan-postuei buruz, pertsonalen mugimendu hauek egitasmo oker baten ondorio direla. Gaizki eginak, alegia, oporraldian eginez gero antolaketa anabasa eragingo dutenak. Izan ere, nahiz eta ertzainetxeak 245 ertzain gehiagoz hornituak izango diren, sortzen den mugimenduak milaren bat ertzainei eragingo die. Horretaz gainera, ertzainetxetan ematen den pertsonal gabeziaren %50a ere hornitzera ez da iritsiko. Beraz, egitasmo hau zentzurik gabeko nahasmena besterik ez dela deritzogu.
Sailak erantzuten du esanez aurreko egoerarekiko Zerbitzu-eginkizunetan beteko diren lan-postu kopurua gutxitu egin dela, eta egungo deialdiari buruz, berriz, ELA-ri galdetzen dio ea zein den bere proposamena. Erantzuna:
Gure iritzian konponbide bakarra dago, udara osterarte LAN-POSTU MUGIMENDU GUZTIAK ATZERATZEA, oraindik egin ez den espezializazio eta mailaz igotzeko ikastaroak bukatuta dituzten guztien lan-postu horniketa lehiaketa deialdia egitea, eta, Eragiketa Errekurtsokoei buruz, berriz, benetan BM-rra gehitzea ontzat ematen bada behintzat, aurretik ikastaro deialdia egin beharra dagoela, eta, bene-benetan beharrezkoak diren lan-postu guztiak LZn sartzea.
3.- GALDERA ESKARIAK
A) UNITATEEN BATERAKETEI BURUZ EGITEN ARI DIREN GUZTIA GELDITZEA EXIJITZEN DUGU
Sailburuak eta Sailburu ordeak eratzuten dute dena asmakizunak besterik ez direla, informazio interesatua besterik ez, ez dagoela ezer behin-betikorik eta hala denean sindikatuei jakitera emango zaiela.
Sail honi eskatzen diogu hitz emateko ez direla behin-betiko lan-posturik kenduko ez eta lan-postu hauetako pertsonalen mugikortasun geografikorik emango. Soil-soilik erantzuten dute bermatzen dutela ertzainetxerik ez dela itxiko. Salatzen dugu mugimendu horiekin herritarrenganako hurbiltasunaren beharrean alderantzizkoa gertatuko dela, alegia, zentralizazio gehiago. Baita ere, salatzen dugu aurrekontuaren aurrezpen irizpidea gailentzen dela. ELA sindikatua honen aurrean ez da geldirik egongo, izan ere, lehenagotik ere ezarritako murrizketez gain gehiago egitea bait da.
Proposatzen da, eta, aldi berean, exijitzen dugu alderantzizkoa aztertu dezaten, hau da, orain artean itxi direnak berriro irekitzea: Agurain, Arrasate…
B) GIZATASUN ARRAZOIENGATIK EMANDAKO ZERBITZU-EGINKIZUNAK ATZERA BOTA EZ DAITEZEN ESKATZEN DUGU. IZAN ERE, HAUEK SENIDEEN OSASUN LARRIENGATIK EMANDAKOAK DIRELA ONARTZEN DUGU.
Administrazio eta Zerbitzutako Sailburu ordeak erantzuten du eginkizun hauek epe batean amaitzen direla, eta, doakienei hori besterik ez zaiela jakitera eman. Oraindik ere eskatu zirenean eman ziren arrazoiak jarraitzen badu luzapena eskatu behar dute.
C) SADAE BIZKAIA. OPORRAK
Apirilaren 16a baino lehenago hartu nahi direnen eskaerak, eta ondorengoak gabonaldikoak bezalakoak, hau da, eskatu direnetik 10 egunen barruan erantzun behar direnak, ez dira epe barruan erantzuten, hartuko diren ala ez oporretarako eskatu den eguna baino hiru egun lehenago oraindik ez jakitearino.
Ez da behar bezala 30.2.1 artikulua aplikatzen. Arlo edo talde bakoitzeko %25 kontua hartu beharrean aste osoan lan egin behar dutenen txanda ezberdinetako pertsonalen kopuru osoa hartzen da.
Sailak erantzuten du disfuntzio hauek bi zuzendaritza egoteari dagozkiela. Hitz ematen dute Arduradunei jakinaraziko dietela Lan-hitzarmena ez dutela zuzen aplikatzen.
D) BASAURI, SAM
SAM duten pertsonala ez dago era zuzenean bananduta talde ezberdinetan, batzuetan 1 dago eta beste baten baten 6 ere bai. Honek bereizkeria eta kalteak sortzen ditu, bereziki oporretarako.
Sailak erantzuten du Buruzagitzari gai honi buruz Dekretuak dituen edukiez, hain zuzen ere, lan-postua egokitzeari buruz, jakinaraziko diotela.
Baita ere, SAM emana dutenek uzten duten hutsa betetzeko beste txanda bateko pertsonalari gaua lan egitea eragiten dio, eta, gainera, gaua egiten duen honi ez zaio doakion emankortasun saririk ez beste inolako kalteordainik ematen.
Ulertzen dugu borondatezkoa ez den lan-txanda aldaketa honek Lan Hitzarmenaren 20.6 artikulua urratzen duela nahiz eta Lan-hitzarmena aldatzen duen 194/2012 Dekretuan, Lan-hitzarmena garatuz 77.4 artikuluan ahalbidetzen duen borondatez eskatu duenari gaueko txandara aldatzea. Hau guztia Dekretu honek dioenez bere artikulu bakarrean, Lan-hitzarmenaren aldaketa bakar-bakarrik VIII. Titulu berri bat eranstean eragiten diola, beraz, ez du inolaz ere 20.6 artikuluan dioena aldatzen.
Sailak erantzuten du hau horrela dela SAM-ari buruz Lan-hitzarmenean sinatuta dagoena horixe delako, eta 77. Artikuluan jasotakoa horixe dela. Gaineratzen dute, 20.6 artikuluan jasotakoa beste egoera batzuetarako dela. EZ ErNEren ordezkariak ez eta ESANnekoak ez dute azaldutakoa ezeztatzen.
E) IKI IKASTAROEN ARGITARATZEA
Sailak berriz ere dio ikastaroa amaitu bezain laster gai den pertsonalen zerrenda argitaratuko duela. Honek bereizkeria sortuko du batzuen eta besteen artean lan egindako denbora dela-eta, denak deialdi berean parte hartu badute ere, eta honek auzibideari bide emango dio.
Gainera, lan eta etxeko bizitza bateratzeagatik egin diren ikastaroen arteko ordenaren aldaketak eman dira. Ez dugu onartzen horrelako eskubidea gauzatzeagatik honek lan-postuen horniketan inolako kalterik ekar lezakenik. Aurreratzen dugu ageriko bereizkeria honengatik berehalakoan kexa ipiniko dugula Arartekoa eta Emankunden.
Sailetik erantzuten dute dena Ebazpen batean argitaratzen badute legearen kontrakoa izan daitekela Oinarrietan hala jasoa dagoelako. Bateratasunari buruz, berriz, zer aukera dauden aztertuko dituztela.
F) DONOSTIAKO ERTZAINETXEKO APARKALEKUA
Berriro ere salatzen dugu ertzainetxe honetako pertsonalak jasaten duten bereizkeria. Izan ere, norberaren ibilgailua erabili beharra dute lantokira joateko eta lantoki inguru guztia, pixkanaka-pixkanaka TAO sistema ipini dute. Lanera joateko beste modurik ez dute, eta, gainera, zerbitzu publiko bat betetzera joaten dira, horretarko nahitaez libre dagoen lekua bilatu behar izaten dute, batzuetan nahiko zailtasunekin gainera, horretarako tasa bat ordainduz. Ez bakarrik Ertzaintzako langile bakarrak dira hau egiten dutenak, horretaz gain, Aldundiko pertsonal laborala, Udaltzaingoa, EHU, enpresa publikoak, etabarreko pertsonalek tasa guztietatik salbuetsiak daude, edo beraientzat beren-beregi lekuak gordeta dituzte eta tasa ordainketarik gabe, edo gordetako lekua eta tasa oso murriztuak dituzte.
Osasun Sailarekin akordio batera iristeko aukerak badira ertzainetxeari erantsita dagoen aparkalekua erabiltzeari buruz.
Gainera, Donostiako Udalarekin negoziatzera bultzatzen dugu, eta proposamen alternatiboa egin dugu egingo zutela hitz eman zuten egokitzapen lanetarako. Ulertzen dugu Sailak babes laguntza osoa eman behar lukeela, edo hala behar izanez gero proposamen alternatibo hau bere gain hartu, eta, onartuz gero, kalteordain gisa gastua apurra bere gain hartu.
G) TERRORISMO AURKAKO KALTEORDAINAK
Saila aztertzen ari da kalteordainak ordaintzeko legezko erak baina beste Sail batzuek eragozpenak ipintzen dituzte (Ogasuna).
H) EZOHIZKO GERTAERAK DIRELA-ETA 2011tik EMATEKO DAUDEN KALTEORDAINAK
Gogoratzen da oraindik ebazteko daudela Kukutza eta Espainiako Buelta bezalako egoeretan laguntza eman zuten Hiri Segurtasuneko Arlokoak ez diren pertsonalen diru kopuruen eskaerak. Saiatuko direla konponbidea ematen adierazten dute.