Ertzaintzaren kontseilua

2014/03/05
1.- ZERBITZU-EGINTZA EZETSITAKO ESKAEREN INFORMAZIO EMATEA / 2.- DISZIPLINA TXOSTENAK / 3.- UROLA-KOSTA ELKARBANATUTAKO KUDEAKETAREN BALORAPENA / 4.- GALDERA ESKARIAK

1.- ZERBITZU-EGINTZA EZETSITAKO ESKAEREN  INFORMAZIO EMATEA

Terrorismoarekin zerikusia duten Zerbitzu-egintza biren aitorpena Sailburuak ezesten ditu, 1990 eta 2006ko gertaerak direlako eta garai hartako Legediarekin aitortza horiek txertatu ezinak direlako.

ELA sindikatuak ohorezko-saria jasotzeko gertaerak direla uste  du, eta, Sailburuari eskatzen zaio premiaz berrazter dezala EAEn ezarritako araudiaren arabera aldeko atzera-eraginez onartua izan daitezen. Zerbitzu juridikokoek zentzu honetan aztertzen hasiko direla informatzen du.

2.- DISZIPLINA TXOSTENAK

Zehapen proposamenari eusten dien bi txostenetaz informatzen dute. Batek ELA-ko ordezkari bati eragiten dio eta jazarpen-sindikal argi baten aurrean gaudela uste dugu, bene-benetan, hitzartutako egutegia ez dela betetzen-eta egoera horri aurka egiteko borroka sindikal antolatuaren aintzindaria izateagatik zigortu nahi dute.

3.- UROLA-KOSTA ELKARBANATUTAKO KUDEAKETAREN BALORAPENA

Sailburuak Legebiltzarrean egindako azalpena jasotzen duen txostena ematen digu. Alde batetik, ikerketa arloaren emaitzak baloratzea ezinezkoa izan denez beste 10 hilabetez luzatzen dela informatzen du. Bestalde, orainarteko eskarmentua positiboa dela usted du, egin-eginean ere, halaxe ondorioztatzen dute balorapenaz arduratu diran Burutzek, eta, berdin-berdin, eragin izan dien herrietako alkatetza GUZTIEK ere.

Gure aurkakotasuna azaltzen diegu eta alkatetzek zer nolako iritzi-foroetan eta zein datuekin eman duten oniritzia argitzea eskatzen diogu. Datu objetiboetaz oinarritu direla eta tokiko-erakundeekin berak izaten dituen bileretan adierazia izan dela erantzuten du.

Zerbitzu eraginkor hobeagoa eta merkeagoa ematen dela ezesten dugu, eta, aldi berean, zera diogu: ez zaiola lurralde osoari behar besteko estaldurarik ematen, landa eremuak zearo baztertzen direla, beste unitate batzuk indartzeko errekurtsoak erabiltzea ohiko bihurtu dela, eta, kudeaketa oso korapilatsua izaten ari dela.  Laburbilduz, ematen den kostu-onurengatik ez duela merezi neurri horiekin aurrera jarraitzerik, are gutxiago beste neurri batzuengatik ordezkatu dezakegunean.

4.- GALDERA ESKARIAK

BILBOKO GORABEHERAK.- Gertaera-zaintzarako antolaketaren azalpena exijitzen da, eta, salatzen dugu: lanerako deiak egin diren baldintzak, zerbitzua egiterakoan eman direnak, ertzain-kopuru egokirik ez izatea, langileriaren jaterako atsedenaldi egokirik eza, Etbar…

Sailburuak erantzuten du: arduradun politikoa den aldetik, Ertzaintzaren Zuzendaritzatik hartu ziren erabakiei dagokienetaz, berak Legebiltzarrean soilik informatu beharra duela eta horixe egingo duela, ez du onartzen Kontseilua horretako tokia denik eta gaia bukatutzat ematen du. Gainerako erreklamazioei buruz dio salaketa guztiak egiazkoak diren jakiteko ikerketa lana egingo dela eta, benetan baieztatzen badira, aurrerantzean berriro gerta ez daitezen neurriak hartuko direla.

IKERKETAKO ZERBITZUAK.- Berriro diogu antolaketa eta irizpiderik eza ematen dela arlo eta atal guztietan: zentralean, lurraldekoan, eta tokikoan. Exijitzen dugu: eskumenak, jardunbideak, ordutegiak, egutegiak… zehaz ditzatela idatziz.  Baita ere,  adierazten dugu ezin dela goardia zerbitzua behar den bezala eman, alegia, gutxiengo kalitate bat bermatuz herritarrei arreta ematea ezinezkoa egiten duen moduan utzi izana salatzen dugu. Hau dena premiaz konpontzea beharrekoa dela gaineratuz, hain zuzen ere, kide bakoitzak bere pertsonal eta familia bizitza antolatu beharra duelako eta opor eskaerak egiteko epea, berriz, datorren hilean hasten delako. Bide horretatik, berriro salatzen dugu aldaketak egin diren unea eta, gainera, <<gurdia idien aurretik ipiniz>> eta orain dena batbatean egin beharra.

Erantzuten dute:

Ertzaintzan <<malgutasun>> hitzaren esanahia barneratzeke dagoela. Beharbada goardian ez direla nagusiak beharrezkoak. Normaltzat ematen dute HS-nekoek orainarte egiten ez zituzten zereginak bereganatzea, hain justu ere, horretarako formakuntza badutela-eta. IBZ-aren (Intelijentzia Bulego Zentralaren) zerbait egitea Lurralde Zerbitzuari agintzen bazaio, nahiz eta IBZ-koek berariazko osagarri berezia handiagoa izan, hori zerbitzuen arteko lankidetza besterik ez dela diote.

Edozelan ere, arlo ezberdinetako zereginak Zuzendariaren Agindu bidez laster zehaztuko direla diote.

Kasutakoek goardiakoei ematen dien laguntza soil-soilik premiazkoak diren gaietan izango dela esaten dute. Gaineratzen dute hau ez dela gertatuko aldi berean gertaerak salatzera beste une batean salatu daitezkeen gertaeren berri ematera datozen herritar ezberdinak pilatzen direlako. Horrelakoetan herritarrari gure ustez arreta eman ahal zaion unea noiz den jakinaraziko zaio, eta,  <<kalera>>. Zuzendariak dio ezin duela sinetsi adierazten diogun zalantzak izatea, egiatan, xehetasunez eta arlo ezberdinetan sarri azaldu du gai hau-eta. Sailburuak bilera bat egin dezan agintzen dio, nahi izanez gero sindikatuekin, nahi izanez gero ikerketako langileriarekin edo nahi izanez gero biekin.

103 MAHAIAREN IREKIERA.- EHPL betetzea exijitzen dugu eta Negoziazio Mahaiaren deialdia egin dezatela, besteak beste, negoziazio oinarriak aurkeztu genituenetik legez agindutako hilabetea igaro delako. Sailburuak Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordeari hori hala egin dezan agintzen dio.

LEKUALDATZEAK ZABALLA.- Eraginkortasun galera ematen dela eta lanordu eta joanetorri gehiago behar dela salatzen dugu, honen aurrean, Zuzendariak dio BM-ak egiten jarraituko duela, eta, etorkizunean espetxeratuen lekualdatze guztiak unitate horrek egingo dituela. Ikastaroa duten laginleri guztia bertakoa izango da, eta batzuk zeregin batzuetan jardungo dute txandakatze eta ordutegi zehatzekin eta beste batzuk beste ezberdin batzuetan.

ERTZAINTZA-HEZKUNTZA LANKIDETZA AKORDIOA.- Hitzaldiak emateko borondatez aurkeztu zen langileriari gauzak errazte aldera agindu zitzaizkienetik gabezia batzuk aurkitu ditugu eta hauen berri eman dugu. Horrenbestez, adierazi dugu hitz eman zitzaien gehiena ez dela betetzen ari, bai ordea alderantziz, hau da, hitzaldiak emateko arazoak dauzkatela. Gaiak eskatzen duen seriotasuna eman diezaioten exijitzen dugu. Sailburuak beregain hartzen du gai honen funtzionamendua berrikustea eta salatu diren arazoei konponbidea ematea.

EUSKARA ETA ETENGABEKO FORMAKUNTZA.- Eskatzen dugu etengabeko formakuntza euskaraz jasotzea eskatzen dutenek hala egin ahal izatea. Sailburuak beregain hartzen du horretarako konpromisoa.

XXIV PROMOZIOA.- Sailburuak berresten du lehenengo hiruhilekoan deialdia egiteko konpromisoa, seguruenik martxoaren azken aldera. 120 lanpostu izango dira. Eskatzen dugu oinarrietan lanpostuak gehiagotzeko aukera jasotzea, eta, hala eskatzen duenentzat formakuntza euskaraz izan behar lukeela.