Ertzaintzaren kontseilua 12/10/10

Urriaren 10ean egin zen bileran arrazoi ezberdinak direla-eta lan eta soldata kentzeko espedientetaz jardun zen berriro ere, beraien artean, berriro ere, norberarentzako ordaindutako jardueran aritzea dago. ELA jakinen gainean dagoela adierazten du, eta ez da ez alde ezta kontra ere agertzen, izan ere, beraien izapidetzan ez bait da espedienteak ezagutzeko aukerarik ematen. Era berean berriro salatu dugu: XXIII. Promozioan egin diren diskriminizazioez (feriako panpinak legez erabiliak izan dira ErNE eta Sailaren aldetik), ordainsari sistemaren berregokitzapena, eta Unitateetatik ibilgailuak kentzeaz. Azken une honetan sortzen da ustekabekoa, izan ere, Azpiegitura Zuzendariak, Joseba BILBAOk, eta baita ErNEk berak ere, aurretik inoiz ezagutu ez dugun bezala erantzukizunak beren gainetik kentzen hasten dira.
JANTZIAK.- Kudeaketa ezinokerragoa nahiz-eta Azpiegitura Zuzendariak, Joseba BILBAO Jaunak, bere konfidantza osoa duten Ertzaintzako kideez osatutako talde oso bat bere eskura duen, bere egunean ErNEn erantzukizunak zituztenak gainera, eta xelebrea da, orain ErNE bera izatea salatzen duena, eta ez da gogoratzen ikerketa arloa jantzirik eman gabe utzi duela.
IBILGAILUAK.- Berriro ere Joseba BILBAO Jauna da legezko eskuduntza duena. Berak dio Unitateetatik ibilgailuak kentzeaz, eta berdin-berdin istripua izanez gero gidaria, berau erruduna izatekotaz, aseguruaren estaldurarik gabe uzten duen MERCEDES furgoneten gaiaz Unitate Buruen eta Ertzaintzako Agenteen artean egindako galdera sorta baten babespean erabaki duela. Beraz, inolako erantzukizunik onartu gabe, Unitateetako burutzei errua egozten die, eta baieztatzeko datuak ukatzen ditu.
XXIII. PROMOZIOA ETA KII.- Batzuetan zeresanak alferrik dira, beraz, gaiari buruzko erreferentzia duten Kontseilu Artezkariaren aktetan jasotakoen laburpenak hitzez-hitz ematen ditugu ondoren:
a).- 2011ko azaroaren 30ean EHPIko KAren bilerako aktaren laburpena.
BOSTGARRENA.- XXIII. PROMOZIOA. PRAKTIKAK EGITEKO ATALARI DAGOKIONEZ IKASKETA PLANAREN ALDAKETA
Zentzu honetan Rabanal Jnk adierazten du sistema berri hau oso positiboa dela, eta era berean bere aurreikuspenaren zertzeladak eta arautzeak atseginezko harridura sortu diola.
Kotseiluko kideek, ahobatez, onartzen dute Ertzaintzako XXIII. Promozioaren Oinarrizko Eskalan Agente Kategorian Sartzeko Oinarrizko Ikastaroaren praktika aldirako araudi berria, eta baita, bera arautzen duen Ebazpen proposamena.
b).- 2012ko urtarrilaren 26an HEPIko KAren bilerako aktaren laburpena.
LAUGARRENA.- 2012KO JARDUEREN EGITASMOA
…2012ri begira, oso garrantziskoa da Ertzaintzaren barruko espezializazioe buruzko berplateamendua. Ororen gaineko prestakuntza izan beharrean…maila ezberdineko espezializazio moduloetako prestakuntzara pasa nahi da. Lenengo mailan oinarrizko prestakuntza espezializazioetara sartzekoa eta jarraian espezializazio bakoitzerako hobetzeko bigarren maila, eta hirugarren mailan, berriz, lan-postu bakoitzeko jardunean sakontzekoa. Erakundearen prestakuntza sistemaren berformulazioa da.
Era berean, Kontseiluaren esku jartzen da 2012ari dagokionez Erakunde Autonomoaren Jarduera Plana, onartzen da bertan direnen baiezko botoarekin eta Rabanal Jnren abstentzioarekin.
Eskariak eta galderak
4.- Azkenik Rabanal Jnren aldetik praktika aldian dauden XXIII.promozioko behin-behineko kideen oporretako araudiari buruzko informazioa eskatzen du, antza denez, sindikaturen batek errekurtsoa ipini bait dio berari.
Elena Moreno Andak gaiari buruz erantzuten du inork ez duela ezer jakinarazi EHPIari.
Ertzaintzako funtzionarioen ordezkariak (orainarte ErNEk horretarako beren-beregi zuen), horretarako dauden arauen ezarpena eskatzetik oso urrun eta oporrei buruz praktiketako pertsonalei BERE Araubide Akordioak jasota dituzten eskubideak defenditu ordez…, edo/eta KII ikastaroaren jardunari buruzko informazioa exigitu ordez eta ikastaro berri bezala 103 Mahaitik pasa beharra duela gogoratu ordez, goraipatzen du Zuzendaritza lehenengo kasuan eta isilik geratzen da eta abstentzioan gelditzen da bigarrenean.
Laburbiduta, ez dugu uste oroimen arazoa denik, baizik eta jaurlaritza aldaketa aurreikusten denez, “egokitu” beharra dago eta kamaleoiak bezala egin beharra: txaketa aldatu, alegia. Hau ulertzekoa da nolabait, baina onartzen ez duguna da hainbesteko engainua eta faltsukeria norberaren okerrak aitortu ordez.
Salatu behar da ibilgailuen erretiratzea eta jantzien gabezia. XXIII. Promozioko lankideen eskubideak ez errespetatzea, KII errekurritzea…?
Arren, zentzutasun apur bat.