Ertzaintzaren Kontseilua 2013/06/18

1.- ZERBITZUKO EGINTZA
Ertzaintzako 14076 funtzionarioa zerbitzu egintzan hil dela aitortzen duen Agindu proposamena onartzen da.
2.- AZKOITIA-ZARAUTZen KUDEAKETA ELKARBANATUAREN EGITASMO SAIAKUNTZA
Uztailaren 1ean abian jarriko den egitasmoa onartua izan da, erakunde sindikalen aurkako botoarekin.
Segurtasun Sailburuordeak dio langileentzako kalterik ez duela ekarriko. Honekin ez dela aurrezpenik egingo. Herritarrei ematen zaien zerbitzuetan itxierarik ez dela izango. Eraginkortasuna, berriz, Urola-kosta Elkarbanatutako Kudeaketa deitzen dioten Burutza bakarraren esku egongo da. Ikerketa eta hiri segurtasuna indartuko dira. Egokitasun eta premiazkotasunari buruzko zalantzarik sortu behar ez lituzkeen egitasmoa da hau. Buruzagitzak, A lerroa, analistak,.. bakoitza beren egungo zentroetan. Kasuak ikertzeko taldeak bi zentroetan (8 bolondres daude).
ELA-tik iritzia eman aurretik ondorengo galderak egiten ditugu:
-
Etorkizunean izango den LZ erabakitzerako garaian zeintzuk izango dira baloratzerako erabiliko diren parametroak.
Erantzuten dute: egindako delitu kopurua eta ebatzi direnak, aktuazioak, erantzuteko denborak, etbar…
-
2008an egindako frogari eta hortaz egin zen txostenari buruz galdetzen dugu.
Gervasio Gabirondok esaten du ez dagoela horrelako txostenik. Zehazki ez zela gauza bera izan, baizik eta, bi barrutien mugetan ematen ziren hiri segurtasunerako gertaeretan lankidetza ematea izan zela. Gogoratu diogu ez zela horrela izan ikerketa arloan ere lankidetza izan bait zen. Berriz dio hau beste gauza bat dela.
-
Egun, unitate bietan lankide gabezia dago, LZ-ren azpitik, eta jakin nahi dugu ea gabezia hau konponduko den.
Erantzuten du Zerbitzu Eginkizunetako mugimenduak egiten direnean lankide gehiago egongo direla.
-
2008an bezalaxe saiakuntza egitasmo bat izanik, galdetzen dugu, hura ez bezala zergatik Sailburuaren Agindu baten jasotzen den, han ez bait zen horrelakorik egin.
Ez dituzte arrazoi argirik ematen.
-
Etorkizuneko LZ-an tarteko agintariei dagokienez egungo egoerari eutsiko dien ala ez galdetzen dugu. Izan ere, eragiketa Buruak Zarautzen soilik egoten badira Azkoitian ofizialak patruilak egiten egongo dira, erantzuten dute horretarako ez dagoela inolako oztoporik beraietako zereginetako bat horixe dela-eta. Ikerketako ofizialordeei buruz, berriz, dio ofizialena bezalaxe LZ aurkezten denean jakingo dela. Ea 2014aren hasieran irtengo den galdetuta dio ez dagoela ezer erabakita. Egitasmo berriaren balorapenaren zain egon beharko da.
-
Egun maila goragoko edo espezialitateko dauden Zerbitzu-eginkizunen ezeztapena ekarriko duen galdetuta, erantzuten du eutsiko zaiela, ez bait dituzte lanpostuen gain-hornidurataz hartzen. Etorkizunean ikusiko da.
-
Unitate artean elkar laguntzeko protokoloa egonda, eta gainera Brigada Mugikorra, ustez behintzat, Ertzainetxeak indartzeko lankide gehiagoz hornituta gero, egitasmo honetan zergatik ahalegintzen diren galdetuta, Ertzaintzako Zuzendariak erabateko ezezkoaz dio BM EZ DELA HORRETARAKO HEDATU.
ELA-k dio galdera honek bat egiten duela Gervasiok prentsan esandakoak Ertzaintzaren kideak gutxitu egin behar direla ulertzera ematen duelako, 8000tik 7500ra, beraz, bi gaiek arduratzen gaituzte. Alde batetik, dena murrizketa besterik ez izatea, zerbitzu publikoetako beste arloetan gertatzen den era berdinean lanpostuen galerarekin, eta, bestalde, ustezko presio onartezinen aurrean amore emate politikoa izatea, izan ere, Segurtasun Juntak 8000ko kopurua onartua du. Gainera, gutxitzeak, bigarren jarduera moduko gaietan ere ondorioak izango lituzke, berdin-berdin, etengabeko formakuntza, euskalduntzean, eta bestelako eskubideak gauzatzerakoan ere, horrez gain, egin nahi dela esaten den prebentziozko eta herritarren hurbileko ereduaren aurkakoa ere bada.
Sailburuordeak dio Sail hau EZ DAGOELA 8000KO KOPURUTIK GUTXITZEKOTAN.
Ikusirik etorkizuneko egiturari buruz ez dagoela zehaztapenik, eta Arrasate, Agurain, Oñate…, aurrekariak izanda, ez dutela hauek berreskuratzeko hitz ematen; ez dituztela bigarren jardueraren egoerari buruzko irtenbiderik, ez dutela ikerketa arloari buruz ezer argitzen…, egitasmoaren aurkako iritzia ematen dugu.
Gutxien-gutxienik, bada kontraesankorra ESAN eta SIPE-k kontrako iritzia ematea, ezer galdetu gabe eta ezer esan ez dutelarik, eta horrez gain mobilizazioak ez direla beharrezkoak uste dutenean, eta, bestalde, publikoki Sailaren egitasmoei sinesgarritasuna ematen dienean.
3.- ESKAERAK ETA GALDERAK
ZERBITZU-EGINKIZUNAK.- Sailak zer asmo dituen galdetzen dugui; kontuan izaten badugu lankideek antolatu behar direla, eta, baita, beren bizitzak planifikatu behar dituztela (oporrak…), erantzuten du Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordeak datorren astean espero duela auzitegien ebazpena, eta, hala ez bada, ikusiko dela zer egin, ez bait da erraza. Oraingoz behintzat udara ostera arte indargabetzea ez dute aurreikusten.
DONOSTIAKO ERTZAINETXEKO APARKALEKUA.- Behin eta berriro diogu irtenbide bat bila dezaten Unitate honetako lankideek aparkatzeko dituzten zailtasunak eta ordaindu beharra saihestearren. Erantzuten dute Osakidetzaren eraikineko aparkalekuari buruz oraintsu jaso berri dutela txosten bat eta ez dela irtenbidea. ELA Mugikortasun Zinegotziari bilera baterako oharpena eginez bidalitako idatziari buruz, eta erantzunik egon ez denez, exijitzen dugu Saila izan dadila Alkatetzarekin bilduko dena. Sailburuordea ahaleginduko dela hitz ematen du.
GIPUZKOAKO LANKIDEE GABEZIA.- Premiazkoa da agintariz eta espezializaziozko lankide egonkorrez hornitzea, eta, era berean, premiaz erabaki behar da, bereziki asteburuetan segurtasunez jarduteko benetako zailtasunak dituzten unitateetan, hiri segurtasunerako gutxiengoak betetzeko egiten diren errefortzurako deialdiak. Egun ez dira baimentzen Lurralde Burutzetatik edo Ertzaintzako Zuzendaritzatik.
BERROCI.- Zerbitzu honetan ari diren egonkortasun ezaz eta erizpide ezaz protestatzen dugu. Ustezko zerbitzu berriak eta aldi berean deuseztatu egiten dira, gidari funtzioak… Zuzendariak erantzuten du lankide hauen zeregin berria BIZKARZAINA baino gehiago SEGURTASUN KUDEATZAILEA dela. Gai honi buruz seriotasun gehiago exijitzen dugu eta erantzuten du hau dena OO Zirkularraren 3.0 Bertsioan jasota dagoela, eta nahi izanez gero edozein lankidek kontsultatu ahal duela.
APARTEKO ORDUAK.- Azalpenak eskatzen ditugu ea maiatzaren 30eko greba eguna zergatik ez den jarduera berezia izendatua izan. Erantzuten dute Lan Baldintzen Akordio Arautzaileak berak Ertzaintzako Zuzendariaren eskuetan uzten duela hala egitea eta ez aitortzea erabaki duela.
BIGARREN JARDUERAKO KATALOGOA ETA LZ.- Bigarren jarduerarako neurriei buruzko akordioak zereginen katalogoa eta LZ bereziaren beharra jasotzen zuen.
Galdetzen dugu ea noiz argitaratuko den. Sailburuordeak erantzuten du ez duela konpromiso hori ezagutzen. Idazkariak horretaz informatzen du eta amaitzen du esanez EZ DELA HORRELAKO LZ-rik IZANGO.
BIRZIKLATZEAK ETA Lan Jardueraren Aldaketak.- Gertatzen da lankideei beren funtzioak betetzera behartzen dituztela eta beren ohiko ordutegian lan egitera, nahiz eta birziklatze ikastaroak programatua izan, hau ere betebehar dutelarik. Erantzuten dute horrelako ezohizko egoerak ematen direnean GGBBari ohartarazi behar zaiola eta egindako ordua behar bezala kontuan hartuak izan behar direla.
JANTZIAK.- Lankide asko dago udarako jantzirik gabe. Esaten dute kudeatzea gaitza dela eta uste dutela bidalketa bat etorri berria dela. Horretaz arduratuko dira.
TERRORISMO AURKAKO PLUSA.- Sailburuordeak dio legezko izapidetza betez laster 103 Mahaiaren bilera deituko dela kalteordain hori adosteko.