Ertzaintzaren Kontseiluaren Bilera

1.- IKERKETA EREDUA
Ertzaintzaren Zuzendariak eredu berriaren lerro nagusiak azaltzen ditu baina ez du argitzen horretara bideratutako giza baliabideak nola antolatuko diren, eta, esaten du uniformerik gabeko ikerketara langileri kopuru handia igaroko litzatekela era horretan europako beste polizia batzuen ehunekotara hurbilduz, hau da, %30 ingurura, egun Ertzaintza %4ean dagoenean. Hiru mailak elkarlotuko dira: zentrala, lurraldekoa eta tokikoa, era iraunkorrean eta oztoporik gabe. Erabakiorra izango dira kanpo Harremanak izango dira indartuak, beste polizie buruz jardín duelarik, zehazki ipar Europakoetaz, harremanak aurreratuta daudelarik.
Guardiakoen zereginak zeintzuk izango diren galdetuta -ikusirik bertako langileriaren murrizketa nabarmena- erantzuten du izapideak bideratzeko sistema aldatzeko premia dagoela arinago egitearren. Horrela, bide segurtasunarekin zerikusia dutenak LTUek egingo lituzketela, begizko ikuskatzetan kalitatea hobetuko da horretarako neurri zehatzak uztartuz: kasu larrie doakien salaketak sailkatu guardiako langileria beraietaz arduratzeko, auzitegietan agertu beharra saiheste aldera epailaritza eta fiskaltzarekin hitzarmenak egin, kudeaketaren kalitatea arindu urte hasieratik.
Uniformerik gabeko ikerketan lana erakargarria izatearren ea zer egitea pentsatu duten galdetuta, lan baldintza eta ordain-sariei buruz ezer ez du zehazten, hori GGZZ-ren arloa dela-eta, hala ere, ez du baztertzen hiru asteko aldiak (5-2, 7-7) tokiko mailan bederen.
2.- LZ
Administrazio eta Zerbitzuko Sailburu ordeak azaltzen du 103 mahaian aurkeztutakoarekiko aldaketarik ez dagoela, akatsdun kode eta datu batzuk osatuko direla baina bestelako aldaketarik gabe.
Era berean ikerketako langileriaren lan baldintza eta ordain-sariari buruz galdera egiten zaio eta esaten du ordutegi malguan lan egiteko langileria bolondresa izaten saiatuko dela, baina hedapenaren ondoren ez dutela ezer bermatzen, eta Lan Hitzarmena ezarriko dela. Behin eta berriro diote gaur egun egiten ari diren IKI ikastaroa gainditzen duten langileria uniformerik gabeko ikerketan izango dutela lanpostua.
ELA sindikatutik, ertzainen lan baldintzen eskakizunak bermatuta ez dauden bitartean, ikerketako lanpostu hauen gutxiengo egonaldiaren baldintza kentzea exijitzen dugu.
HS-eko lanpostuak amortizatzeari buruz, berriz, ikerketako lanpostuetan gehituak izan daitezke azken hauek lehentasuna dutelarik.
Oraingoz EE-EEetan lanpostu gidei eusten die horretarako arrazoiak zeintzuk diren argitu gabe eta IA-ko lanpostuak gutxitzeari ezetz diote.
LZ indarrean urtarrilean sartzeari uko egiten diote eta abenduaren lehenengotan egiteari eutsi.
ELA sindikatua LZ-ren aldaketen aurkako posturan baieztatzen da 103 mahaian azaldutako era berean.
3.- HUTSEGITE LARRIAGATIK ESPEDIENTEA
Kontseiluaren aurrean agertzen da sindikatuko ordezkaria delako. Sindikatuen ordezkarien aurrean interesa doakionaren esan beharrekoak eta arrazoiak azaltzeko aukera ematen den expediente guztietan egiten duen bezalaxe ELA sindikatuak abstentziora jotzen du, nahiz eta kasu honetan Saileko Legelariaren ez ohiko jardunaz informatzen diegun bertaratue, izan ere, Disziplina Unitateari informatzerakoan espedientea arrazoitu duen zigortze sententzia izendatzerakoan esan zuen “nabarmen bidegabea eta erabat huts egiten duena zela”
Hori bide hartuta Segurtasun Sailburu ordeak interesatuaren arrazoiak ontzat hartuta zazpitik bost egunetara gutxitzen du zehapena.
4.- SALAKETA PARTIKULAR GISA AGERTZEA
Administrazioak informatzen du legeak Salaketa Partikular gisa agertzea galerazten diela izaera publikoa duen pertsana jurikikoak diren aldetik. Beraz, Ertzaintzako kideei legez kontrako egintzak egiten zaizkien kasuetan orain arte egiten den bezalaxe legelariaren laguntza besterik ezin dutela eskaini.
Legelariaren laguntza honi buruz dauden protokolo eta informazio osoa Gurenet bidez argitaratzea exijitzen dugu, alde asko ezesagunak bait dira.
GALDERA ESKARIAK
1.- EI/GI eta IKI
2012eko uztailean langileriari informatu zitzaion EI/GI lanpostuetan iraun edo sartu nahi bazuten IKI ikastarora ez zirela aurkeztu behar, ez zelako lanpostu horien eskakizunik izango eta, bestela, ikerketa postuetara leku aldatua izango zelako. Informazio hau ofíziala izan zen Hiritar Segurtasun eta EE-EE Arloko Burutzatik emana izan zenez gero.
Horren ondorioz egun ikastarora aurkeztu ez zen lagileri zati bat badago eta aurkeztu ondoren eskaeran atzera egin zutenak ere bai.
Oraingo LZ-n lanpostu hauei IKI eskakizuna ipini zaie horrexegatik langileri honentzat konponbide duina ematea exijitzen diegu.
2.- XXIV PROMOZIOAREN DEIALDIA
Sailburuak berresten du 2014ko lehen hiruhilekoan deialdia egiteko asmoa, 120 plaza izango dira, sol-soilik bi arrazoi direla-eta: aurrekontuei egokitu ahal izan zaiona delako, eta, emakumeei erraztasunak emanez Polizia Legea aldatzea nahi dutelako, eta azken hau ezin izango da 2014 urtearen azkenaldira arte, gainera, uste dute orainarteko lanpostu hutsen arazoa konpontzen dela.
Ea XXIII.ekin egin den praktika sistema berdinarekin jarraituko den galdetuta aztertzen ari direla erantzuten dute.
3.- EUSKARA
Eskatzen dugu ea Sailak Ertzaintzako langileen eta irritaren hizkuntz eskubideak betetzea bermatuko dituen egitasmorik baduen informatzeko. Erantzuten dute Euskara Batzordearen aurrean aurkeztuko dutela urtearen lehenengo aldian.
Gastuen ordainketan ematen den atzerapena jasatzen ari garenetaz aditzera ematen dute 2013ko aurrekontu zatia onartua dagoela eta lehen bait lehen ordaindua izango dela hitz ematen dute.
4.- MUSKIZKO TIROKETA
Gertaeraren aurrean bertan parte hartu zutenei Sailak Zoriondu ez izana nabarmentzen da. Segurtasun Sailburu ordeak adierazten du Burutzari hala egin zezan mezu bat bidali zitzaiola, eta ez dakitela zergatik ez zen hala egin. Aintzat hartzen da merezi dutela bai Zorionak eta baita kasuren batean domina ere.
5.- ARDATZ BIZKAIA
Emante diren zarata, langileri gabezia eta nahiko leku ezaz, ez da onargarria horrela jarraitzea. Zuzendariak erantzuten du urtearen lehen hiruhilekoan nahiko leku ez izatearen arazoa konpontzea aurreikusten dute, eta, langileriarena, berriz, aurkeztu ziren baliabideen arazoa izan dela, uztailerako aurreikusita zeuden mogimenduak geldiarazi zituena.
6.- ITZARRI
Madrileko aurrekontu akordiaren aurrean, ELA sindikatutik hilero Itzarrira egiten ziren ekarpen kopuruak berehalakoan ordaintzea exijitzen dugu.
Sailburuak erantzuten du aurrekontuak onartu bezain laster hala egitea dela bere nahia baina orain-oraingoz ezin dutela horrelakorik egin ordaintzeko ematen ziren kopuruak 50 miloi euro direlako.
7.- CABACAS KASUA
Sailburu ordeak dio pilotazko tiroak jaurti izana onartu zuten langileria inputatu direla, baina horrek lekukoa izatetik prozedimendu ezberdina izatea ez duela esan nahi, eta, horien defentzan, EAEko zigor gabinete onena Sailaren kontura kontratatzea erabaki dela.