Ertzaintzaren Kontseiluaren bilera

Aztergai garrantzitsua zela-eta Ertzatintzaren sindikatuek ErNE, ESAN, ELA eta SiPEk -EUSPELEn babesarekin batera-, Erandion gaur egin den Ertzaintzaren Kontseiluaren bileran izan gara.
<<Plan Estrategikoa Muturreko Islamismoaren aurka>> izan da bileran aztertu beharreko gai bakarra.
Bileraren hasieran oso agerikoa izan da Segurtasun Saileko arduradunek ez zutela euren proposamena aldatzeko inolako asmorik; izan ere, aldi berean eta alboan, sindikatuei aurkeztu zaien plan berbera behin betiko plan gisa aztertu zezaten Ertzaintzaren Unitate-Buru guztiek bilerara deituak izan dira.
Ertzaintzako sindikatuok gai honi buruz ertzainei lan-prestakuntza eta informazio osoa emateko konpromisoa eskatu dugu; baita, bere garaian Beasainen Herritar Segurtasuneko ohiko lana egiten ari ziren bi ertzainen erahilketa eta gero – eta, sindikatu eta Sailaren arteko negozio ondoren- sortu zen 53. instrukzioan jasotako neurriak eguneroko lanean ezartzea ere. Hain zuzen ere instrukzio horrek ertzainen segurtasuna bermatzen du, helburu hau estadistiken aurretik jarriz.
Sailaren ordezkariek uko egin diete egin ditugun ekarpenak onartzeari, euren irizpideak sindikatukoenen aurretik ipiniz instrukzio berri bat aurkeztu dute , 79. hain zuzen ere. Hau ez da negoziatua izan, bai ordea inposatua.
Beste behin ere, bera denen gainetik jarrita, larderiaz agertzen zaigu; eta, bere-berea duen 2016 Ortzimuga Plana ezartzen jarraitzen du. Ertzainekin eurekin eta euren ordezkariekin ezer jakin nahi gabe berriz, Ertzaintza hondamendira darama.
Iritzi publikoaren aurrean estalki moduan soilik balio duen Plan Estrategiko honek dituen neurri gabeziak ekar lezakeen ondorioen erantzule Segurtasun Sailaren arduradunak egiten ditugu.