ESAN "sindikatuak" behin eta berriz ertzainei ziria sartu die

2016/01/27
Lehenengo adierazi zuen 2013ko antzinatasunagatiko baimen-egunak banan-banan errekurritu zituela, eta GEZURRA ZEN. ETA ESAN-ek ondotxo ZEKIEN. Hurrengo, publikoki adierazi zuen ESAN-ek bermatzen zuela erreklamatzeko urtea pasata ere errekurtsoa egiten zuen edonork irabazi egingo zuela, eta GEZURRA ZEN. ETA ESAN-ek ondotxo ZEKIEN.

Bilbon, 2016ko urtarrilaren 18an, Administrazio-auzietarako 6. Epaitegiak emandako sententzia batek zoritxarrez arrazoi ematen digu. Hain zuzen  ere, 2013ko antzinatasun baimen-egunak urte barruan eskatu ez arren ESAN-ek ertzainei hitz ematen zien eurak lortuko zizkiela, eta guk salatzen genuen ertzainei gezurretan ari zirela.

Sententzia horrek ESAN-en kontra ebazten du. Epaiak dio antzinatasunagatiko baimen-egunak sortu diren urteaz gero ezin direla eskatu.

Horrela egiaztatzen da gainerako erakundeei afiliatuak kentzeko helburuarekin  jarduntekotan dena zilegi dela ESAN-nentzat.

Aldiz, gaur egungo egoeran latz honetan: langileen eskubideen murrizketa eguneroko bihurtu direnean, eta gainera geratzeko asmoz etorri ere; gure ustea da eskubideen berreskuratzean, eta lan eta gizarte-baldintza hobeak izateko borrokan KOHERENTE, ZINTZO, SOLIDARIO ETA KONPROMETITUTA arituko diren erakundeak behar ditugula; eta ez bidegabe gure eskubideak ezabatzen dituztenen morroi izango direnak.

 GEZURRETAN ARITZEAZ NAHIKOA DA, ETA, BAITA  SAILAREKIN BAT EGINDA BERE MORROI DABILEN SINDIKATU-JARDUERAZ ERE!