Estefania: Iruzurra haundia

2014/03/18
Sailburuak Ertzainetxeen kudeaketa ezartzeko zabaltzen ditu. Zerbitzu-agindu bidez, ertzain-etxeen kudeaketa partekatua ezartzea onartu ahal izango da eta, halaber, aginduak kudeaketa partekatu horren lurralde-eremua zehaztuko du

Segurtasun Sailburuak orain artean egindakoa gutxi balitz bezala, 2014ko martxoaren 17an EHAAn Segurtasun Sailburuaren Agidua izan da argitaratua, bertan 2013ko azaroaren 20ko aginduari (Ertzaintzaren egitura Agindua) gehitzen zaiolarik ondorengo testua:

 

3.- Zerbitzu-agindu bidez, ertzain-etxeen kudeaketa partekatua ezartzea onartu ahal izango da eta, halaber, aginduak kudeaketa partekatu horren lurralde-eremua zehaztuko du.

Ertzain-etxeen kudeaketa partekatuaren bidez, beren lurralde-mugapeetan eskuragarri dituzten baliabideen kudeaketa arrazionalizatu eta optimizatu nahi da.

 

Ez dakigu, hau ere joan den ostegunean Saila eta ESANen artean iritsi ziren akordiaren zati diren, baina oso argi duguna da honek ertzainetxe txiki gehienen bateraketari atea zabaltzen diela, eta hau dena UROLA KOSTA egitasmoaren emaitzaren zain egon gabe, badaezpada guk arrazoia izanda ere.

 

Hau jasaten isilik egoteko gertu ez bazaude, hau da, nahikoa gehiegikeria egin dutela uste baduzu, joan zaitez apirilak 1ean 11:00etan Bilboko kale Nagusiaren 85era (Eusko Jaurlaritza aurrean) Sailburuari ozen esatera ASKI DA! GEZUR ETA INPOSAKETA GEHIAGORIK EZ!