EuroCOP batzordea

Pasaden urriaren 28 eta 29an Europako Polizi Konfederakuntzako Batzordearen (EuroCOP) udazkeneko bilera burutu egin zen Pragan (Txekia). ELA-Ertzaintza EuroCOP kidea da beren sorreratik 2002 urtean. Topaketa honetara 27 europar herrialdeko sindikatu polizialeko ordezkariak egon ginen.
Anna Nellberg, erakundeko presidentea, ongietorria eman zigun kongresuko inaugurazioan bertaratutakoei eta informatu egin zuen urte honetan gobernu eta erakunde polizialekin egindako bilkurei buruz. Halaber, Europan bizitzen ari garen krisialdi ekonomikoa eta polizi ezberdinetan dituen ondorioetan; mugaz bestaldeko lankidetza, immigrazioa, eta aurrekontuetako murrizketei buruz mintzatu zen besteak beste.
Udazkeneko bilera honetara, boto eskubidearekin europar polizi sindikatu ezberdinetako 32 ordezkari izan ginen; beste sindikatu batzuk begirale bezala egon ziren (boto eskubide gabe); eta azkenik gonbidatu gisa Lituania, Kosovo eta Letoniako erakundeak egon ziren.