EUROCOP batzordearen bilera

2015/03/05
Martxoaren 3 eta 4an bilera egin zen. Eskubide osoko kide gisa ELA bertan egon da, gainerako eruopar erakunde eta polizia-sindikatuekin batera.

EUROCOP Batzordearen bilera martxoak 3 eta 4ean egin zen, ELA-k eskubide osoko kide gisa bertan parte hartu zuen, eta, ondorengo gaiak aztertu ziren:

 1.- AURKEZPENA

Anna NELLLBERG,  EUROCOP-eko lehendakariak, azkenaldian eman diren indarkeria terrorista ekintzen aurrean poliziek era guztietako gabeziak dituzten bitartean: prestakuntzan, materialetan, murrizketak…, politikoek ilargian daudela salatzen du. Horri buruz NEW EUROPE-k egin eta argitaratutako elkarrizketaz argibideak ematen ditu. (Ikusi NEW EUROPE elkarrizketa)

Erakunde europarren lobby-ak abian ipini ondoren laneko osasun eta segurtasunari, sindikatu eskubideei, datuen babeserako zuzentaraua, lanorduari buruzko zuzentaraua… gai hauetan bultzada oso garrantzitsua ematen ari direla adierazten du.

2.- ALBERTO MOYA-ren PARTE HARTZEA (AUGC-Guardia Zibilen Elkarte bateratua)

Eskubideen eta eduki ekonomikoen murrizketa salatu ondoren aditzera ematen du bermilitarizazio larri baten prozesua ematen ari dela, eta, araudi militarren erabilera arretatsua.

3.- BEGIRALE GISA GIBRALTARGO POLIZIAREN AURKEZPENA

Gibraltargo polizia buruen elkarte bat eta polizia federazio bat aurkezten dira.

4.- ANGELS BOSCH. EUROCOP-en BATZORDE EXEKUTIBOAREN KIDE ETA KATALUINAKO POLIZIEN SINDIKATUARENA.

Fresman Hilard lobby-aren bidez eurepar eradundetan aurkezten diren gaiak koordinatzen dituela adierazten du.

5.- MERCATORIS.  EUROCOP-eko BATZORDE EXEKUTIBOAREN KIDEA

Elkarrizketa sozialik ez dagoela salatzen du. Dagoen leku urrietan greba eskubidea ezabatzea eta erretiro adina luzatzea bilatzen dutela adierazten du. %20-ko zerga-ordainketaren saihestea dago eta enpresa handiek euren mozkinen %1 besterik ez dute ordaintzen, bitartean arlo publikoan murrizketak egiten dira.

Inmigrazioari buruz salatzen du <<Mare Nostrum>> indargabetzen dutela eta <<Triton>> abiatzen dela baina azken honetan gobernuek ez dute interes berezirik erakusten.

6.- ARRISKU PSIKOSOZIALAK

Otsailean mintegi bat egin zen 20 ordezkarik parte hartu zutelarik.

Ondorioak hurrengo batzarrean aurkeztuko dira.

7.- POLIZIA GAZTEEN ELKAR-LEKUA

Alemaniak EUROCOP-en parte hartzea bultzatzea du asmo

8.- INFORMAZIOA ATXIKITZEA

Polizia lanean kasuak ebazterako garaian informazioa ez ematea arrazoi izan direnen benetako adibideak eta ondorioak eskatzen dizkigute.

9.-  LANALDIAREN  ZUZENTARAUA

Europako Legebiltzarrera bidaltzeko asmoz lanaldiei buruzko galdetegi bat lantzen ari da. Berebiziko garrantzia izango du laguntza-taldeak, stanby egoerek.