EuroCOP bilera

Bileran 23 erakunde kideren ordezkariak izan dira, eta honako gai hauek aztertu dira:
-
Calum Steele presidentearen txostena
Poliziaren aurkako indarkeria.- Udazkeneko aurreko bileratik, LIBE (Europako Parlamentuko Askatasun Zibil, Justizia eta Barne Arazoetako Batzordea) batzordeari gutun bat bidali zitzaionetik, polizia-agenteek jasaten dituzten erasoen gorakada salatzeko, ez da aurrerapausorik eman, kontrakoa baizik, erantzuna arazoari jaramonik ez egitea izan da.
EPSUn (European Federation of Public Service Unions) parte hartzea.- EuroCOP da poliziak ordezkatzen dituen federazio bakarra, erakunde honetan ahotsa duena eta langileen eskubideen defentsan, bazterketarik gabe, baterako proiektu bat egiten ari dena (#noexclusionsinpublicservices)
Ukraniako krisialdia.- Errusiarekin muga duten Estatuetako kide diren erakundeak babesteaz gain, EuroCOPek gutun bidez eskatu dio Emmanuel Macron presidenteari nazioartean ahalegin koordinatua egin behar dela Ukrainan gerra krimenen ebidentziak biltzeko. (Ikus dokumentua)
-
Mobilizazio proposamena poliziaren aurkako indarkeria areagotzearen aurrean
LIBE Batzordeak ez du interesik agertu Europako polizia guztiek erasoen kopurua handitzeari buruz egindako salaketen aurrean (harrigarria da, bereziki, 2017tik % 80 igo izana Norvegia bezalako herrialdeetan), herrialde bakoitzeko datu dokumentatuak bilduko dira Bruselan aurkezteko, eta han kontzentrazio bat egingo da zehazten den egunean.