EUROCOP biltzar nagusia

Angels Bosch, Mossos d´Esquadrako SPC sindikatuaren ordezkaria izan da hautatua lehendakaria.
Parisen azaroaren 13an egindako ekintza terrorista direla-eta, irtetera doan lehendakariak, Anna Nellberg-Dennis-ek, kargua utzi aurretik honako hau adierazi zuen:
"Ekintza hauek, Frantzia eta Europaren egonkortasuna eta segurtasuna dute helburu; eta giza eta moral- balore guztien aurkakoak dira. Nire gogoa ekintza terrorista hauetako biktimekin dago, euren senideekin, eta Pariseko pertsona guztiekin. Oso argi utzi nahi dut Polizien Europako Konfederazioaren Lehendakaritzak, Europako polizia guztiekin batera terrorismoa eta estremismoaren aurka borrokan jarraituko dugula; borroka horretan, berriz, polizia guztion indarrak elkartuta egoteko betebeharra dugu, eta iritzi publikoaren eta zerbitzatzen ditugun gobernuen babesa izatekoa".