EuroCOP-eko batzordearen bilera

2019/04/12
ELA, Europear Polizia Sindikatuen konfederazioaren sindikatu kide eta fundatzailea den aldetik (2002) udaberriko bileran parte hartu du; bilera hori Madrilen, apirilaren 10 eta 11n egin da.

Bilera horretan Europako miloi erdi polizia baina gehiago ordezkatzen duten erakunde eta sindikatuak egon dira, eta honako gaiak aztertu dira:

  • EXCOM TXOSTENA.- Angels Bosch, EuroCOPeko Lehendakariak, azken seihilekoan egindako bilera eta kontaktuak laburtu ditu, bereziki Europear Legebiltzarrean Eskaerak egiteko Batzordean egin diren gaiei buruzkoak, beren beregi:

  • Lan-segurtasun eta -osasuna

  • Nazioarteko misioak

  • Polizia-agenteen eskubideak

  • Eskubide sindikalak

  • EBneko barne-segurtasunerako estrategiak

Horrelaxe, egiaztatzen da EuroCOPek EBneko politiketan gero eta eragin handiagoa duela. Horrenbestez, kontuan hartzen dira denei berdin eragiten dien kezkak, hala nola:

  • SIS (Schengen segurtasun-sistema) behar bezala elkarbanatzea.

  • Protesta baketsua egiteko eskubidea. Polizientzako baldintza seguruak Legez arautzea.

  • Poliziak ere sartu behar dira Europa Batasuneko lan-baldintza gardena eta aurreikusgarria arautzen duen Zuzentarauean (lan-denborak, etab...).

    LAN-OSASUNA.- Estatu osoko polizien lan-arriskuen prebentziorako araudia azaltzen duen txosten bat aurkezten da.

     

    BREXIT.- Brexitak zelako eragina izango lukeen ikusi ahal izateko, Ipar-Irlandako terrorismoaren aurkako aditu batek esku hartzen du. Aditu honek ohartarazten du merkatu beltzera (ezkutuko merkatura) eta terrorismora itzultzeko arriskua dagoela gaur egun. Bestalde herrialde honetako eta Eskoziako erakundeen ordezkariek ohartarazten dute azken herri honetan zerbitzu publikoetako aurrekontuen murrizketa dagoela; beharrezkoa den etorkinen iritsierarekin batera.

    Gainera, herritarrekiko elkarrizketak ere atzera egingo du, gainerako herrialdeekin segurtasunerako beharrezko informazio trukaketak bezalaxe.

    EuroCOPen aldetik hedabideei helarazten zaie segurtasuna, Brexita izan ala ez, ez dela salerosketa gisa erabili behar; herritar guztien segurtasuna lehentasuna baita.

     

    BESTE ARAZO BATZUK.- Eskoziako ordezkariek informatzen dute kolapso egoera jasaten dutela jasotzen duten deien %80 ez baita polizia gaiekin zerikusia duena; baina jendeak ez daki beste nora deitu.

    Finlandiatik diote premiazkoa dela bertan polizia gehiago izatea; izan ere, 2010etik etengabe kopurua gutxitzen baitoa.

    Irlandatik, berriz, estresa dela eta lan-baja handia dutela diote (3000 baino gehiago).

    Portugaletik oso soldata baxuak dituztela salatzen dute (900€); 15 urte baino gehiago behar da hobetzeko, eta, halaber, agenteek 25 urte baino gehiago euren gain jasan behar dute hiriburuan lan egiteagatik behar duten alogera.

    Luxenburgon ez dago negoziaziorako tarterik, eta arau-urratzea etengabekoa da; sarri, 18 ordutako lanorduak egiten dituzte. Baldintza horietan polizia izatea ez da batere erakargarria herrialde honetan.

     

    KIROLETAKO BORTIZKERIA.- Arazo honen gainean lan egiten jarraituko da, horretarako txostenean bestelako estamentu batzuk ere sar daitezen: irakaslegoa, hedabideak, eta beste ...

     

    BARNE MINISTERIOKO IDAZKARIAREN HITZALDIA.- Jose Antonio Rodriguez Gonzalez jaunak, Koordinazio eta Azterketarako Kabinetearen Idazkariak, parte-hartzen du EuroCOPeri ongi etorria emateko, eta azaltzen du Estatuak Brexitari buruz dituen ezinegona. Ohartarazten du eragin oso handia izan ahal duela, batez ere mugen gainean; hortaz, Instrukzio Bereziak landuz, polizia gaietako kooperazioa lantzen ari dira EBko ministro guztiak.