Eurocop txostena

2014/03/12
ELA Ertzaintzak, europako anbizio gabezia Justizia eta Barne politika alorrean nabaritzen du

Pasaden martxoaren 11an, Europako Komisioak justizia eta barne saileko politikako aurkibideak argitara eman zituen. EuroCOP, Europako sindikatu ezberdineko 500.000 polizia-agente ordezkatzen dituen erakundea, positiboki baloratzen du 2020 urtea jomugatzat jartzen duen europar esparru legegile berria. Hala ere, EuroCOP erakundea osatzen dugunon aburuz, Europar Komisioak plazaratutako komunikatuak ez ditu sakontzen europar poliziek pairatzen hari garen arazo nagusienak. Honekin anbizio gutxi eta pausu nabarmen eza erakusten dute.

 

Polizi erakundeei buruz, Europar Komisioak nabarmentzen du gorpu ezberdinen arteko konfiantza areagotzea dela behar nagusienetako bat. Baina polizi ezberdinen arteko konfiantza eta elkartasun kultura hau lortzeko pausu konkretu eta ahalegin esanguratsuak behar dira. Gaur egun, europar poliziok, krisialdi ekonomikoaren ezegonkortasun sozialak ezarritako ondorio larriei aurre egiteko presioaren aurrean jarri gaituzte.

 

Egungo herstura ekonomikoaren politikak efektu larriak izaten hari ditu segurtasunaren arloan. Europar polizi guztiak, pairatzen hari gara soldata murrizketak, gure egunerokotasunerako material horniduren gabeziak, etengabeko heziketan murrizketak eta langileen promozioen zaharberritzeen gabeziak. Honen ondorioak izaten ari dira adibidez, adinez erretiratzen diren agenteak ez direla promozio berriekin ordezkatzen. Guzti honek desoreka handiak sortzen ari ditu eta honek Europa ireki eta seguru bat eraikitzearen kontra doa.

 

Europar Komisioaren komunikatuak agerian jartzen duena da europar gune amankomun batean polizi arteko informazioen hartu-emanaren on baten beharrak, eta hau lortzeko prozesu erreal eta nabarmena behar dugula.

 

Ondorengo grafikoak agerian uzten du krisialdi ekonomikoak eragindako murrizketen ondorioak europar polizi gorpu ezberdinetan.

DISTRIBUCION ACTUAL POLICIA