"Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak" agirian Iñigo Cabacas sartu izana

ELA – Ertzaintzak adierazi nahi du, Lehendakaritzak "Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak" agirian Iñigo Cabacas sartzeko iragarpena dela eta:
- ELA – Ertzaintzatik uste dugu biktima guztien min, oroimen eta erreparazioan behin eta berriz jardun beharra dagoela. Beraz, biktima eta herritar gisa ere, egokia eta zuzena iruditzen zaigu bake eta elkarbizitza Idazkaritza Orokorra sortu izana. Izan ere, oroimena, biktimak , bakea, elkarbizitza eta giza eskubideen politika guztiei batasun zentzua ematea du helburu.
- Horrenbestez, oso positiboa iruditu zitzaigun << Ertzainek eta haien familiek ETAren mehatxuaren ondorioz jasan duten bidegabekeriari buruzko txostena>> idazkaritza horrek berak Deustuko unibertsitateari enkargatu izana; nahiz eta bertan parte hartze aktiboagoa izatea gustatu izango litzaigukeen. Txosten horretan argi geratzen da, beste gauzen artean, eroan genuen egoera larriaren aurrean, ertzainek eta gure senitartekoek, agintarien aldetik jasan izan dugun abandonu eta bakardadea. (Ikusi << Ertzainek eta haien familiek ETAren mehatxuaren ondorioz jasan duten bidegabekeriari buruzko txostena>>)
- "Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak" Iñigo Cabacas sartzeko iragarpenaren aurrean, berriz, seguruenik datorren udazkenean aterako dena, esan behar dugun lehenengo gauza da: biktima izaera ez aitortzea litzatekeela benetako albistea.(Ikusi <<Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak>> atariko txostena)
- Hortaz, behin betiko testua ezagutzeko gaudela eta terrorismoarekin inolako asimilaziorik egingo ez dela ulertuta, Iñigo Cabacas sartu izanak bere biktima izaeraren aitortza egitea da soil-soilik, eta ez dugu uste gainerako biktimekiko berdintzerik bilatzen denik. Izan ere, Cabacas biktima gisa ez aitortzea etikaz, gizatasunez eta politikoki erabaki onartezina litzateke. Besteak beste, lehengoaz gain, senide eta ahaideei sufrimendua eragiten diena, gainera.
- ELA – Ertzaintza ataletik errepikatzen dugu gertatu zena gardentasun osoz argitzeko exijentzia dagoela, eta, baita, dauden erantzukizun guztiak nork bere gain hartzekoak ere, politikoak barne.
- Era berean, oso larriak, jasanezinezkoak eta onartezinak, iruditzen zaizkigu Donostian honi buruz agertu diren pankartak. Ezen gorrotoa pizten den eta ertzainak akatzera animatzen da. Hortaz, berehala kentzea exijitzen dugu.