Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko erabakiaz bat ez duela egiten, adierazi du ELA Ertzaintzak

2013/04/19
Garaiko arduradun politikoei inolako erantzunkizun politikorik eskatu ez dietenean Iñigo Cabacas gaztearen heriotzarekin zerikusia izan ditzaketen sei ertzain, Segurtasun Sailak horrela erabakiz, eta era behartuan, funtzioak aldatzera behartuak izan direla jakinarazi diguten bileran gure ezadostasuna adierazi diegu Saileko nagusiei.

Aurretiaz erabakita eta prentsaren jakitunean jarria zutena  azaldu besterik egin ez digutenez, gure ezadostasuna adieraziz aipaturiko  bileratik atera gara.

ELA Ertzaintzaren ustez azken denbora hauetan adierazpen kontrajarrietan aritu izan diren Eusko Jaularitzako Lehendakaritza eta Segurtasun Saileko arduradunek medioetako presioa jasan ezinik eta eskatzen zitzaiena, hau da eredu polizialaren azterketa, ertzainak nola aukera eta prestatzen diren edota nolako mandatuak ematen zaizkienetazko hausnarketarik bideratu gabe, edota epaileen erabakiari itxaron gabe, bide errezena baina agian injustuena hartu dute, zenbait ertzainen gain ardura utziz eta erabakien ardura politikoa zuten edo izan zitezkeenak aske utziz.

Iñigo Cavacas heriotzera eraman zituzten tamalezko gertaera haien aurrean hasera haseratik ELA-Ertzaintak izandako jarrrera argia zein sutsuaren legitimitatea gogora ekarriz, zenbait arduradun eta talde ixilian zeundela azkenera arteko ikerteketa eta ardurak eskatzen genituen ELA-Ertzaintzatik, zenbaitzuk hortarako garaia ez zela ziotenean Ares kontseilari jaunaren eta bere taldearen kaleraketak eskatzen genituela bergogoratuz, oraingo honetan Segurtasun Sailburutzak harturiko erabakia ez dela justua esaten dugu, orain arte beraietaz epaileak inolako adierazpen edota salaketarik egin gabe dauden arren edota entzun ahal izan dugunaren arauera gertakizun haietan jokaera ezberdinak izan arren, ikerketak bere bidea daramatenean oraindik emaitzen zain egonik, Sailburutzak zigortzea ez bait zaigu onargarritzat gertatzen, ardura politikoen eskaera desbideratu besterik egiten ez bait dute.

Orain urte bete eskatzen genuena eta gure jarrera tinkoa zela medio Ares Kontseilari jaunarekin, bere kargu uztea eskatu genionean, izandako aurrez-aurreko gogorra izan arren mantendu genuena berretziz,  poliziaren ihardueraren kontrol zehatzaren beharra defenditzen dugun era berdinean oraingo erabakia ez dela justua, edozein kasutan denboraz kanpokoa eta ardura politikoen eskaera ahaztera daramala,  esaten dugu.

Gertaturiko injustizi bat ezin da beste batekin estali ez konpondu, eta Iñigo Cavacas-en hilketa argitu eta bakoitzak berari  dagokion ardura har dezala eskatu dugun eta eskatzen dugun maila berberean epaileek bere lana lehen bait lehen burutu dezatela, oraingo erabaki hauek baliogabe utz ditzatela eta adura politikoak jaso gabe inor gera ez dadilaren aldeko aldarrikapenean  mantentzen gara.