Ez dezaten zapal!

2014/06/11
ELA, SiPE, eta EUSPEL sindikatuek, Bilbon Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean egingo dugun elkartaratzera deitzen dizuegu. Sailburuari eta Ertzaintzaren Zuzendariari NEGOZIAZIOA eta INPOSAKETARIK EZ exijitzeko.

ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuen iritzian, “Ertzaintza 2016 ortzemuga” egitasmoaren ezarpenak ez du zerbitzu publiko egoki eta eraginkorrik bermatzen eta lan baldintzen kaskartzea dakar, gainera, Administrazioak uko egiten dio negoziazio  proposamen bat aurkezteari. Gaur egun jasaten ari garen lan eskubideen galera etengo lukeen  akordio arautzaile berria negoziatzea luzatuz.

Sailburuari esan behar diogu BERE PLANAk langile gisa ertzainok ditugun interesei eta herritarrei zerbitzu publikoa eskaintzerakoan dakarten ondorioek baloratu ondoren hauek ez gaituztela BATERE ASEBETE, eta, halaxe dela frogatuko dugu, parte hartu ahal izan duzuen, “2016 ORTZEMUGA PLANAren” asebetetze inkesta aurkeztuz.

 Bertaratu eta parte hartu, ez utzi zapal zaitzaten!

 Ekainak 17an denok Bilbora

 11:00etan Gran Via, 85

 * Donostia eta Gasteiztik autobusak antolatuko dira. Harremanetan jar zaitez.