Ez zaitzatela zapal!

Kontzentrazioa Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean
2014 APIRILA 1 KONTZENTRAZIOA GRAN VIA BILBAO (Oharra ikusteko)
“Segurtasun Saila: inposaketarik EZ” eta “Batez ere, errespetua behar dugu” lema horiek geure eginda Bilboko kale nagusian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Elkarretaratu gara. Izan ere, salatzen dugu une honetan Sailak negoziatzeko duen borondate falta eta inposaketa bidez lan-baldintzak kaskartzen jardutea.
Gaurkoa lehen urratsa izan da, eta uste dugu lankide askoren aldetik erantzun ona izan duela, bide batez, hauei eskertzen diegu bertaratu izana, eta, aurrerantzera begira hots egiten dugu hurrengo egingo diren mobilizazioetan partehartzera. Inposaketaren aurrean mobilizazioa beste biderik ez dago eta.