Galdakaoko ertzainetxea ez itxi

2021/03/24
Gaur, martxoaren 24an, elkarretaratzea egin dugu Galdakaoko ertzainetxearen aurrean, salatzeko Galdakaoko Udala Ibaizabal proiektuaren aurka agertu zen arren, otsailaren 25ean onartutako mozioaren bidez, Segurtasun Sailak oraindik ez duela entzun udalerri horretako ordezkari legitimoen borondatea.

Galdakaoko ertzainetxeari eustea eskatzen dugu, gaur egun herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiekin, eta, horretarako, lanpostu zerrendan jasotzen diren gutxieneko langileak hornitzea, Galdakaoko eta Basauriko ertzainetxeen osotasunari eusteko.